Tekno

Noria

3 ebaluaziotan zehar, herrialde desberdinetan edota errefuxiatu zelaietan aurki daitezkeen arazo edota beharrei erantzuteko proiektu teknologiko bat egin dute aurretik klasean ikasitako edukiak praktikan jarriz.


Ura kanalizatzeko noria bat egin dute:

  1. ebaluazioan marrazketa landu ondoren, proiektuaren egitura eta euskarria sortu dute.

  2. ebaluazioan aldiz, mekanismoak landu dituzte eta noriari mugimendua sartu diote poleak sortuz.

  3. ebaluazioan elektrizitatearen gaia landu eta gero, ingurua argiztatzeko farola bat egin dute.


Informazio guztia webgune batean biltzen joan dira, prozesuaren nondik norakoak azalduz (idatziz zein irudi bidez).

Adibidea hemen.