Gaztelera

Elkarrizketak eta podcastak

Gaztelera ikasgaian, gure inguruan bizi diren migratzaile batzuekin biltzea programatu genuen elkarrizketatzeko eta gure inguruan bizitako esperientzietatik abiatuta dituzten ikuspuntuak aztertzeko.


Gure helburua betetzeko, gela taldeka antolatu genuen eta guztion artean, ideia zaparradaren bitartez, elkarrizketan erabil genitzakeen galdera batzuk adostu genituen, interesgarriak eta mamitsuak. Halaber, elkarrizketa eta podcasten egitura aztertu genuen.


Talde bakoitzak, ezagutzen zuen migrantearekin geratu ondoren, elkarrizketa egin zion. Grabatu eta gero, elkarrizketa podcast bihurtu zuten.


Ikasleek lan zirragarria, emankorra eta aberasgarria izan zela komentatu zuten. Orain arte oso harreman gutxi izan dutenez guregana datozen migranteekin, jarduera honekin hurbiletik nabaritu dute nola sentitzen diren beraien etxetik kanpo bizi behar izan dutena bizi eta gero.


Adibidea hemen.