Euskara

MIÑAN liburuaren irakurketa eta booktrailerrak

Ikasgai honetan urtero hainbat irakurgai egin ohi ditugula aprobetxatuz, aurten Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen Miñan liburua irakurtzea erabaki genuen.

Liburua irakurketa dialogikoaren bitartez landu da, eta gizarte ikasgaian egindako mapa lagun hartuta, aurrerantz egin dugu migrazioen gaiaren sakontzean.

Ikasgai honetatik gaia borobiltzeko, booktrailerren ezaugarriak aztertu genituen eta gure booktrailer propioak sortu genituen.

Azkenik, idazleetako baten -Amets Arzallus- bisita eduki ahal izan genuen ikastolan eta oso probetxugarria izan zen ikasleentzat hark esandakoa.

Adibidea hemen.