Ingelesa

JRS CHANGE erakundearen materialen lanketa

Proiektuaren lehenengo atala migrazioak zer diren, nola ematen diren, zer ezaugarri dituzten... lantzea da. Izan ere, zeri buruz hitz egiten ari garen jakin gabe, zaila da ikasleengan enpatia eta elkarlana piztea.

Horretarako, Alboan fundazioaren bitartez JRS CHANGE erakundearen materialak baliatu ditugu. Sei fasetan antolatuta dauden material hauek etika eta ingeleseko ikasgaien artean garatu ditugu; etikan euskaraz eta ingelesean ingelesez.

Materialek bideoak, testuak, ekintza proposamenak... biltzen dituzte eta migrazioak hainbat ikuspegitatik lantzen dira.

Lehen mugarri honetan, ikasleek minutu bateko audioak sortu behar izan dituzte material hauen lanketak iraun bitarte deigarrien egin zaien atalari buruz hitz eginez.

Adibidea hemen.

3. EBALUAZIOA: GKEen aldizkari digitala

Ebaluazioz ebaluazio landu duten guztia eta gero, ikasleen laguntza sustatuko da bide desberdinetatik.

Batetik, proiektuaren amaieran erakusketa ibiltaria antolatuko dugu baina, hori iritsi baino lehen, non lagundu daitekeen ikertuko dugu eta eskura ditugun GKEak aztertuko.

Ikasleei proposatuko zaie euro bateko kolekta egitea ezagutzen dituzten helduen artean -irakasleak barne-. Bildutako guztia itsulapiko batean sartuko dugu. Bestalde, taldeka banatuta, GKEak aztertuko ditugu, haien berri emateko testu txikiak idatziko ditugu, ingelesez, aldizkari digital batean -pauta zehatza jarraituz- eta gela aurrean tokatu zaien GKEa aurkeztuko dute.

Amaieran, GKE guztien berri izan eta gero, itsulapikoko dirua nori helarazi erabakiko dute.