Orri hau IES Arrigorriaga BHI zentroan DBHko 2. mailako MATEMATIKA ikasgaian erabiliko dugun liburua da.
Unitate bakoitza lau ataletan banatuko da:
Hasieran txiste matematiko batzuekin hasiko gara, horien inguruan eztabaidatuz. Algara batzuk eta gero, zenbait buruketa ebatziko ditugu, DBH2ko Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoetatik aterata.
Teoria atala klaseko apunteak osatzeko dago, den dena arbeletik kopiatu behar ez izateko.
Nola egiten da? atalean klasean ikasitakoari buruzko bideoak aurkituko dituzu.
Azkenik, Ariketak atalean unitate bakoitzean behar ditugun ariketak aurkituko dituzu. Gomendatzen dizuegu hura inprimatu eta koadernoan itsastea, apurka-apurka egiten joateko.