Ausazko-gertaera bat emaitza zoriaren mende dagoen ekintza (gertaera) da. Ausazko esperimentu bateko emaitza posible bakoitzari kasu edo oinarrizko gertaera deitzen zaio.
Bestalde, gertaera-konposatuak oinarrizko gertaera bat baino gehiagoz osatutako gertaera da.
Adibideak:
Ausazko gertaerak dira:
Karta jokoan lortzen dituzun karten balioak
Txanpon bat botatzean aterako den balioa (aurpegia ala gurutzea)
Jaio barri den ume baten sexua
Ez dira ausazko gertaerak
Esne brick batek duen bolumena
Zure klasean dauden ikasle kopurua
Gertaera-konposatua:
Dado bat botatzean "bikoitia ateratzea"
Karta-sorta batetik "kopa eta irudia ateratzea"
Gertaera posible guztien multzoari lagin-espazioa edo gertaera ziurra deitzen zaio. Lagin-espazio osoa ᘯ sinboloaz adierazten dugu, eta bere balio denak giltzen artean adieraziko ditugu.
Adibidea:
Txanpon bat botatzea eta ateratko balioa begiratzea: ᘯ = {aurpegia, gurutzea}
Dado bat botatzea eta ateratako balioa begiratzea: ᘯ = {1, 2, 3, 4, 5, 6}
Gertaera bakoitzari probabilitate bat, 0 eta 1 arteko balioa duena, egotzi dakioke. Gertaera bat jazotzeko aukerak handiagoak diren heinean dagokion probabilitatea 1etik hurbilago egongo da; bestalde, gertaera hori jazotzeko aukerak urriak badira, orduan probabilitatea 0tik hurbil egongo da.
Gertaera bat jazotzeko probabilitatea aldeko kasuak eta kasu posibleen arteko zatidura da:
Adibidea: Dado bat botako dugu eta ateratako balioa apuntatu
S = 3 ateratzea ={3}, hau da, aldeko kasu kopurua 1 da.
Bere Lagin-espazioa = ᘯ = {1,2,3,4,5,6} da, hau da, kasu posible kopurua 6 da.
Beraz: P(3 ateratzea)= 1/6 da
Zuhaitz-diagramak oso tresna erabilgarriak dira probabilitate bat kalkulatzeko. Beheko adibideak ikus dezakezu nola funtzionatzen duten: