Negu gorrian lagun talde batek txokolatea eta txurroak jatea erabaki du. Denek hartu dute txokolatea baina bostek bakarrik jan dituzte txurroak. Txokolateak 0,85€ balio ditu eta txurroek, berriz, 1,10€.
Zerbitzariari 11€ eman diote. Jaso al du eskupekorik zerbitzariak? Zenbat lagun elkartu dira?
Bi anai-arreben artean gurasoen herentzia banatu dute.
Jasotako diruarekin zaharrenak 80 zaldi erosi ditu, eta gazteenak berriz 100 behi. Zaldi bakoitzak behi bakoitzak baino 150€ gehiago balio baditu. Zenbatekoa zen gurasoen herentzia?
Poltsa batean 200 goxoki daude. 110 fruitu-zaporekoak dira eta gainerakoak txokolate-zaporekoak. Zenbat goxoki gehitu beharko lirateke, eta zein zaporekoak, poltsan dauden goxokien % 70a fruitu-zaporekoak izateko?