BERRIAK
Anatomia eta Biologiako Batxilergo 1. mailako ikasleak Anatomiaren Museoa eta Ibai-Ekologiako laborategia bisitatu zuten EHUko Leioako Kanpusean. Zientzia-jardunaldi ederra!!!!
Gaur Angela Trejo ikarlariarekin Bioerremediazioa, Ikerketa zientifiko bat nola burutu, eta Doktoretza tesia zer den ikasi dugu. DBH4 eta Batx1eko Biologiako ikasleek hainbat arloko edukiak ezagutzearen garrantziaz barneratu dute ikerlari batek menperatu behar duen gaia aniztasunaz jabetzerakoan. Beti ikasteko prest!!!
Esker anitz Angela!!!!
Datorren ostiralean, martxoaren 21ean, DBH4 eta Batxi.1eko Biologiako ikasleak STEAM proiektuari lotutako hitzaldia izango dute. Angela Trejok, EHU-ko Kimika organika sailan ikertzailea, BIOERREMEDIAZIOAri buruz hitz egingo digu; organismoak kutsadura garbitzeko tresna gisa erabiltzea.
2024-06-12: TECNALIAra bisita
Elhuyar Zientzia Azokan parte hartutako Batx1eko talde batek Tecnalian egonaldia irabazi zuen. Maiatzaren 11an Derion kokatuta dagoen Tecnalian egon dira ikerketa zentroan egiten diren lanak ezagutzeko. Energia berriztagarrien inguruan egiten diren ikerketak eta laborategiak ikusi dituzte. Gainera hango langileekin solasaldian egon ziren eta zentro teknologiko honetako ikerlarien profila ezagutzeko aukera izan zuten. Oso interesgarria suertatu zitzaien tecnologia eta energiaren arloan ikertzeko modua eta bertako langileen lana zuzenean ezagutu izana.
2024-05-26: BILBOKO ELHUYAR ZIENTZIA AZOKA
Maiatzaren 22an DBH4. eta BATX1ko 4 ikasle-taldek parte hartu zuten Bilboko Elhuyar Zientzia Azokan: Bertan Aixerrotan egindako ikerlanak aurkeztu zituzten, eta inguruko beste eskoletan egindako lanak ikusteko aukera izan zuten:
DBH4ko taldea (goian) eta Batx1eko Biologiako taldeak (behan)
Partehartzaile guztien argazkia
2024-4-26: ZIENTZIA AZOKA
Gaur DBH3. eta DBH4ko ikasleen txanda izan da! Aixerrotako Zientzia Azokan institutuan garatutako proiektu, ikerketa eta lan zientifikoak ikusi dituzte eta ikaskideen azalpenak arretaz entzun dituzte. Zientziaz gozatu dugu!
2024-4-25: ZIENTZIA AZOKA
Gaur DBH1. eta DBH2ko ikasleak Aixerrotako Zientzia Azokan egon dira. Bertan, ikasgaia eta maila desberdinetan garatutako proiektu, ikerketa eta lan zientifikoak ikusteko aukera izan dute. Gainera, standetan banatuta, ikasleek ikaskideei azaldu diete lanen helburuak, emaitzak eta ondorioak. Zientzia bizitzeko modu ederra!
2024-4-24: ASTROFISIKA HITZALDIA
Gaur DBH1.mailako ikasleek astrofisikaren inguruko hitzaldia izan dute. Horretarako Euskal Herriko Unibertsitateko Ingenieritza eskolan ikertzaile eta irakaslea den Naiara Barrado etorri da. Hamaika gauza kontatu dizkigu Eguzki Sisteman dauzkagun astroen inguruan
2024-4-24: EKOLOGIA HITZALDIA
Zientzia azoka hastear dago eta BATX1-ko ikasleek, Ioar de Guzman, ibai ekologian ikertzailearekin egoteko aukera izan dute. Errekak kontserbatzeko garrantzia barneratu eta zientziaren zeregina ulertu dute. Eskerrik asko Ioar!
2024-4-23: AGROEKOLOGOIA HITZALDIA
Gaur DBH3-ko ikasleek, Goiuri Alberdi, ikertzaile eta dinamizatzailearen eskutik, Nutrizio sistema industriala zer den ikasi dute. Sistema honek, osasunaren eta ingurumenaren arloan eragiten dituen kalteak ere ezagutu dituzte, baita Agroekologiak kalteak murrizteko proposatzen dituen neurriak ere.
2024-4-22: Singapurrekin bideodeia
DBH 4.mailako fisika eta kimikako ikasleak Singapurren ikerketan dabilen, Alaitz Atutxa, zientzilari euskaldun batekin solasaldian egon dira. Barre artean, bere ikasketen ibilbidea eta Euskal Herritik kanpo izandako esperientzia kontatu digu. Ondoren Singapurren kutsadura eta beroa ekiditzeko gobernuak egiten dabilena azaldu digu. Berarekin lanean dabilen ikerketa taldea horretan lanean dabil. Oso interesgarria!
ESKERRIK ASKO ALAITZ ZURE DENBORAGATIK!!!
2024-4-17: Datorren astean ZIENTZIA AZOKA ozpatuko dugu. Hitzaldiak eta erakusketak izango ditugu.
2024-3-15: HITZALDIA
DBH4ko ikasleek kutsadura akustikoari buruzko aurkezpenean zaratak eragiten duen kalteaz jabetu ziren. Hitzaldia Jose Mari Etxabe, EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Zientzia Esperimentalen Didaktika arloko irakaslearen eskutik.
2024-3-8: BATXILERGOKO 1. MAILAKO IKASLEAK STEAM PROIEKTUAN: PRESA BATEN ERAGINA IBAI-EKOSISTEMAN ikerlana hasi da. Artikutza (Nafarroa) urtegiko laginak (EHU-k lagunduta) aztertzen orgogabeen komunitatean izandako aldaketak aztertzea du helburu.
Ornogabeak identifikatzeko klabe dikotomikoak
2024-3-4: "kutsadura akustikoa" HITZALDIA (Martxoak 15). Aurtengo STEAM proiektuan Zientzia eta kutsadura dira ardatza. Kutsadura mota askoren artean kutsadura akustikoa ere lantzen ari gara Musika eta Matematika ikasgaietan. Jose Mari Etxabe, EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Zientzia Esperimentalen Didaktika arloko irakaslea, gurekin izango dugu. DBH4ko ikasleek hitzaldi honetaz gozatu ahal izango dute.
Landare talde desberdinak.
Haziak landatu ditugu
Landare eta hazi talde bakoitza dagokion euriarekin ureztatzen dira.
Euri azidoak (azidotasun desberdineko euriak) landareetan eta hazien erneketan duen eragina ikertzeko esperimentua hasi berri dugu.
Euri mota desberdinak; azido nitrikoz egindako disoluzioak.
pH-a neurtu egiten da.
Datorren astelehenean, martxoak 4, Nahiara Mugerza, EHU-ko irakaslea eta ikertzailea dena, algen inguruko hitzaldia ematera etorriko zaigu. Batxilergoko 1 mailako ikasleentzat zuzenduta.
2024-02-29 IKUSI ETA IKASI
Aste honetan, otsailaren 29an ADI!!!!
Mikrouhinarekin dantzan jarriko gaitu Idoian Mujika kimikariak!!!
Betiko moduan errekreo orduan Arriaga aretoan topatuko gaituzue.
Animatu parte hartzera!!!!
2024-2-8 IKUSI ETA IKASI
Arturo Apraizek ur tanke handi batekin azaldu digu nola sortzen diren tsunamiak eta zer egin dezakegun kostaldean bizi garenok olatuetatik babesteko.
Super interesgarria!!!
2024-01-31
Otsailaren 2an, Pello Larrinaga EHUko ikertzaileak Batxilergoko 1. mailako ikasleekin bilduko da Aixerrotan Gizakiak historian zehar energiaren erabilera nola aldatu duen azaltzeko. Jorratuko den gaia aurten STEAM proiektuaren ardatzarekin bat egingo du; kutsadura. Pello Larrinaga Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoan Doktorea eta irakaslea da
2024-01-30
Urtarrilaren 24ean, EHU eta NUP-ko (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) ikertzailea den Adrian Bozal-Leorriren eskutik Nekazaritzak ingurumenean eragiten duen kaltearen inguruko hitzaldia ematera Aixerrotara etorri zen. Bertan, DBH 4ko ikasleei kalte hori murrizteko helburuarekin garatzen diren esperimentuak azaldu zizkien, eta gizartearentzat zientziaren ekarpenari buruz eztabaidatu zen.
2024-1-25 IKUSI ETA IKASI
Gaur "Para lucir hay que sufrir" hitzaldia ikusi dugu Genma Cañoren eskutik errekreoan. Oso interesgarria izan da ikustea zer egiten dugun "politak" egoteko.
2024-01-19
Datorren asteko ostegunean IKASI ETA IKUSI ZIENTZIA BIDEO BERRI BAT jarriko da Arriaga Aretoan atsedenaldian.
Bestalde, STEAM proiektuaren barne EHU eta Nafarrako unibertsitate publikoko ikartzailea den ADRIAN BOZAL-LEORRI doktorearen hitzaldia izango da urtarrilaren 24ean. Hitzaldia DBH4ko ikasleentzat da, eta izenburua:"Use of wheat to face environmental pollution" ("Trigos contra la contaminación ambiental")
2024-01-11
Urtarrilaren 11an Ikusi eta ikasi saioekin jarraitu dugu. Atsedenaldietan, Areto Nagusian zientziari buruzko bideo laburrak eta interesgarriak jartzen dira, zientzia eta ikasleak gerturatzeko.
Oraingoan 180 ml ur asko da? bideoa ikusi dugu, kantitateren erlatibitateari buruzko hausnarketa egiteko balio zaiguna.
Otsailaren 25an hurrengo saio izango dugu Para lucir hay que sufrir bideoa proiektatuko da, kosmetikoak eta zientzia uztartuko duen bideo interesgarria.
Anima zaitezte eta zientziaz gozatu!"
2024-1-11 IKUSI ETA IKASI emanaldiaren argazkia
2023-11-21 IKUSI ETA IKASI
Datorren astean IKUSI ETA IKASI proiektua martxan jarriko dugu STEAM PROIEKTUAREN barruan.
29 atsedenaldian, Arriaga aretoan planetei burzko bideo laburra ikusi eta komentatu egingo dugu. Ikasle zein irakasle guztiak gonbidatuta daude; maila guztiei zuzenduta.