TESTUINGURUA
Industria-iraultzatik aurrera gure gizarteak hainbat hobenkuntza izan ditu Teknologia eta medikuntzari esker. Baina giza-populazioak izandako aurrerakuntzak beste arazo batzuk dakartza; industrian, eraikuntzan zein teknologiak erabilitako baliabideen ustiapenak utzitako ingurumen-kalteak. Etengabe ustiatzen den baliabide naturalen artean basoak daude; basoek industriak behar dituen baliabideak ezezik (zura eta elikagaiak besteak beste) biodibertsitatea edo ur-metaketa bezalako beste baliabideak ere eskaintzen dizkigute. Gure baso autoktonoak kentzea eta mota desberdinetako plantazioz ordezkatzea ohikoa da. Ezaguna da Amazonas inguruko ohianen desagertzea edo labore-plantazioz ordezkatzea, baina Borneon palmako plantazioen adibidea. Euskal Herrian ere hainbat adibide dugu; esate baterako, baso autoktoniak diren ariztiak edo pagadiak eukalipto-plantazioz ordeztea. Bestalde, Klima Aldaketak eraldatzen ari da basoen distribuzioa Lurrean.
HELBURUA:
Gure Proiektuaren ardatza baso autoktonoen funtzioa eta hauen kontserbazioaren garrantzia ezagutzea da, baita bere desagertzea edo ordezkatzearen eraginak ikertzea ere. Gaurkotasun osoa duen gaia da, eta honen inguruko ikerketa anitzak burutu behar dira arazoari irtenbide onargarri bat eman nahi bazaio.