AIXERROTAKO ZIENTZIA AZOKA:
Apirilaren 11an egun osoko Zientzia Azoka antolatuko da. Maila eta ikasgaia desberdinetan, STEAM proiektuan garatutako lanak, zein edozein motatako lan zientifikoak aurkeztuko dira. Ikasleek azaldu beharko dute ikasturtean zehar egindako esperimentuak, esperientziak eta ikasitakoa. Zientziaz bustiko gara giro eder batean murgilduz!!!!!
Apirilaren 11an Aixerrotan ZIENTZIA AZOKA izan genuen! Bertan maila eta ikasgaia desberdinetan, zientzia eta Klima aldaketarekin lotutako ikerlanak, praktikak, eta proiektuen erakusketa gauzatu zen.
STEAM taldeak eta Batxi1eko ikasleek antolatuta patioan standak muntatu ziren eta ikasleek gainontzekoei azaldu zieten egindako lana; helburuak, prozedura eta emaitzak. Ondorio interesgarriak atera genituen!
Ikasleek ederki azaldu zituzten proiektuak!!!
Giro polita standen inguruan!!!!!
Mikroorganismoen jokoak arrakasta itzela izan zuen, baina kontuz, ez zaitez jausi
Teknologiak ere presentzia handia izan zuen . Lan bikaina!
Klima aldaketaren eraginez areagotzen ari diren gaixotasunak...
...eta ibai-ornogabeak ere ikusteko aukera izan genuen!