Plastikoa oso material erabilgarria izan da azkenaldian; izan ere, iraunkorra da, arina da eta merkea. Gizakiak plastikoa aurkitu zuenetik, etengabe erabili da.
Aldiz, haren erabilera ez egokiak sekulako ondorioak ekarri ditu. Ibaietara isurtzen den plastikoa itsasoetara doa. Ozeanoetan plastikozko irla ikaragarriak osatzen dira. Itsasoko animaliak plastikoan trabatzen dira eta plastikoa irensten dutela hiltzen dira. Plastikoa, beraz, gure plater bertaraino iritsi egin daiteke; gainera, mendeak eta mendeak behar ditu degradatzeko.
Guzti honen ondorioz ikasleekin plastikoen inguruko proiektua burutzea erabaki dugu.
Ikasleek taldeka plastikoen inguruko ikerketa lana burutu dute eta lortutako informazioarekin poster ikusgarriak egin dituzte!!!
Taldeka, ikerketa lantxoaren ostean bioplastikoak sortzeko errezeta jarraituta gure bioplastikoak sortu ditugu.
Laborategian egindako lana laburbiltzen duen txostena egin dugu.
Zientzia azoka prestatzen ari garenez poster handiak prestatu ditugu gure lana erakusteko.