2023-24 ikasturteko STEAM gaia nagusia KUTSADURA izan da. DBH4ko Biologiako ikasleek euri azidoak landareetan eta hazien erneketan duen eragina aztertzeko esperimentua garatu dute. Hona hemen egindako ikerketaren azalpena:
TESTUINGURUA:
Gizakiok atmosferara isuritako hainbat gas-kutsatzaile azido bilakatzen dira.
Atmosferako uretan disolbatzen dira, eta prezipitazio-azido bezala lurrazalera iristen da. Euri azidoa nahiko zabalduta dago mundu mailan.
EURI-AZIDOAK LANDAREETAN DUEN ERAGINA:
Landareen hostoetako lipidoz osatutako babes-geruza desegiten da; ondorioz, patogenoek hostoak infektatzen dituzte.
Lurzoruko pHa jaitsi; bertako mikroorganismoak hil eta mantenugaien zikloak aldatu, Al eta metal astunak askatu, sustraiak kaltetu…
ESPERIMENTUAREN HELBURUA:
Azidotasun desberdineko euri azidoen eragina landaredian aztertu:
Lurzoruko azidotasunean
Landareen biziraupen-tasan
Hazien erneketa-tasan
ESPERIMENTUA: A. Landareak ur azidoarekin ureztatu
Tratamendu desberdinak (5 landare/tratamendu):
Kontrola (pH=7)
Euri-azido moderatua (pH=6)
Euri-azidoa (pH=5)
Euri oso azidoa (pH=4).
2. Landareren biziraupen-tasa neurtu/tratamendu.
2. Lurzoruko pH aldaketa/tratamendu.
ESPERIMENTUA: B. Haziak ur azidoarekin ureztatu
Tratamendu desberdinak (20 hazi/tratamendu):
Kontrola (pH=7)
Euri-azido moderatua (pH=6)
Euri-azidoa (pH=5)
Euri oso azidoa (pH=4).
2. Hazien erneketa-tasa neurtu/tratamendu.
3. Lurraren pHa neurtu/tratamendu.
ONDORIOAK:
Epe laburrean euri azidoaren azidotasunak ez ditu landareak hiltzen modu esanguratsuan.
Epe laburrean euri azidoaren azidotasunak ez du lurzoruko pH-a nabarmen aldatzen.
Epe laburrean euri azidoaren azidotasunak ez du eragin garrantzitsurik hazien erneketan.
Esperimentu luzeagoa egin beharko litzateke epe luzeko eraginak ikusi ahal izateko.
Ureztatzeko “euri azidoa”-ren kantitatea eskasa izan da; prezipitazioetan jausitakoa baina txikiagoa. Euri azido gehiagoz ondorioak desberdinak izan daitezke.
Egindako lan guzti honen produktua POSTER ZIENTIFIKOAK izan dira: