24-25 ikasturtean ere Zientziaren arloko adituekin berba egiteko aukera izango dugu: Hainbat profesional gonbidatu dugu Klima Aldaketa eta Zientziari buruzko zenbait gaiei buruzko hitzaldiak emateko. Unibertsitateko irakasleak, ikerlariak, Klima Aldaketan adituak, medikuak, etab. izango ditugu ikasleei Zientzia hurbiltzeko asmoz. Aurten gainera, gure institutuko hainbat gurasok parte hartuko dute hitzaldietan. Laster, hitzaldi hauen berri izango duzue!
DBH4ko Biologiako ikasleek Kevin Portunerekin Klima Aldaketari buruz mintzatzeko aukera izango dute datorren astelehenean. Kevin Europan garatzen ari den Blue Adapt izeneko proiektuan parte hartzen duen zientzialaria da (BASQUE CENTER FOR CLIMATE CHANGE).
2024-12-10: Atzo Kevin Portunek DBH4ko Biologiako ikasleei Klima Aldaketaren jatorria eta ondorioak azaldu zizkien eta berak garatzen dituen lan zientifikoak ezagutu zituzten. Gainera, Europa mailan Blue Adapt izeneko proiektuaren helburuak ezagutu genituen; Berotze Globalak eragiten dituen kalteei aurre egiteko neurriak garatu. Argi dago, Klima Aldaketa gizakion erronka handienetariko bat da, eta guztion esku dago.
Eskerrik asko Kevin!
2024-12-15: Hurrengo ostegunean, abenduaren 19an, Batx.1eko modalitate teknologikoan dauden ikasleak Héctor Garcíarekin elkartuko dira. Héctor Nautika-Eskolako irakaslea da eta Itsasontzien komunikazio-teknologiarien garrantziaz hitz egingo digu, bereziki garrantzitsuak Klima aldaketak eragiten dituen fenomenoei aurre egiteko. Berarekin berbetan egoteko eta zalantzak asetzeko aukera izango dute.
2024-12-19: Atzo Batxilergoko 1. mailako ikasleek itsaontziek dituzten komunikazio sistemei buruzko hitzaldia izan dute Héctor Garcíaren eskutik. Klima aldaketak eragiten fenomeno meteorologikoak aipatu dira eta itsasora irten ahal izateko baldintzak aztertu. Iragarpen meteorologikoak ezagutzeko baliabideak ikasi ditugu. Benetan interesgarria!
Mila esker Héctor!
2025-1-24: Datorren ostiralean Ioar de Guzman etorriko zaigu Biologiako ikasleei Klima Aldaketak gure erreketan duen eraginen berri ematera. Ioar Doktorea eta EHUko Ibai-ekologiako ikertzailea da. Ziur asko ikasiko dugula!
Ostiralean, urtarrilaren 31an, DBH4 eta Batxilergoko 1. mailako Biologiako ikasleek Ioar de Guzman ikeertzailearekin solasaldi aberasgarria izan zuten. Ioar EHUko Landare Biologia eta Ekologia sailan ikertzailea da, eta Klima Aldaketak gure ibaietan eta gure gizartean izan ditzaken eraginak aztertu zituen. Eskerrik asko Ioar emandako argiagatik!
2025-2-13: Oraingoan Natalia Rivera etorriko zaigu Batx. 2ko Biologiako ikasleei Klima Aldaketak gure osasunean duen eraginen berri ematera. Natalia Biologian Doktorea da eta Basurtoko ospitaleko ikertzailea da. Benetan interesgarria gaixotasunak eta Klima Aldaketaren ondorioak uztartzea!
Gaur, Natalia Riverak, Biologian Doktorea eta Basurtoko ospitalean ikertzailea, Klima aldaketak gaixotasun erreumatoideen sintometan izan dezaken eragina azaldu digu. Batxilergoko 2. mailako Biologiako ikasleak ikasten ari direnaren aplikazioaz arduratu dira, Medikuntzaren arloan hain zuzen. Mila esker Natalia!
Datorren astean, otsailak 25, Unai Alañak, Batxilergoko 1. mailako ikasleei Klima Aldaketari aurre egiteko ekonomia nola deskarbonzatu azalduko die. Unai ekonomista da, eta ingenieritzan eta abokatutzan aritzen da. Enpresen deskarbonizazioa bideratzeko prozesuetan aditua, eta hainbat unibertsitatetan kolaboratzailea.
Atzo Unai Alañak Klima Aldaketak Euskal Herrian, Europan eta Mundu osoan izaten eta izango duen garrantzia erakutsi zigun; aldaketa itzelak gertatuko dira arlo askotan, ekonomikoak, geopolitikoak, osasun-arloan....
Batetik, Klima Aldaketaren eraginak arintzeko neurriak ezinbestekoak dira. Bestetik, gure ekonomia eta gizartea deskarbonizatu behar dugu.
Eskerrik asko Unai gaia honi buruzko zure ekarpenagatik, zalantzarik gabe gazteen formakuntzan ezinbestekoa.