Klima Aldaketak nekazaritzan izan dezaken eragina aztertu nahi da. Nekazaritzan oso garrantzitsuak diren hiru landare erein dira; garia, uraza eta dilistak.
Landareak baldintza desberdinak jasaten dituzte; ur eskasia, tenperatura altuak eta biak aldi berean. "Kontrola" moduan daudenak ur nahikoa eta tenperatura egokian hazten dira.
Landareak, tratamenduaren arabera ur kantitate desberdinekin ureztatzen dira
Dilistak
Lehortu egiten dira biomasa pisatzeko
2025-02-21: Esperimentuaren 5. astean gaude eta jada tratamendu desberdinen arteko hazkuntzan aldeak nabarmenak dira. Oraindik datuak falta zaizkigu, baina argi dago beroa eta estres hidrikoa batera nahiko oztopatzen duela landareen garapena, batez ere dilisten kasuan. Aurrerago, datuak behar bezala aztertuta behin-betiko ondorioak aterako ditugu!
Goitik behera: Garia, Uraza, Dilistak
Ezkerrean: Estres hidrikoa
Eskuinean: Estres hidrikorik gabe
Goitik behera: Garia, Uraza, Dilistak
Ezkerrean: Estres hidrikoa
Eskuinean: Estres hidrikorik gabe
GARIA
Hilabete bat baino gehiago landareak tratamendu desberdinetan izan eta gero, nabarmena da landareen hazkuntzan izandako eragina. Ea datuek zer esaten duten!!!!
DILISTAK
URAZA
Eta datuek hauxe diote:
ONDORIOA:
DILISTEI ETA GARIARI TENPERATURA ALTUEK UR ESKASIAK BAINO KALTE GEHIAGO ERAGITEN DIETE. URAZEN KASUAN UR ESKASIAK ZEIN TENPERATURA ALTUEK ERAGITEN DIETE.
OROHAR, 3 ESPEZIEAK KALTETUAK IZAN DIRA KLIMA ALDAKETAREN ERAGINEZ; ONDORIOZ, BALITEKE ORAIN ARTE NEKAZARITZAN MUNDUAN IZANDAKO ESPEZIE BANAKETA ALDATZEA.