Pasa den astelehenean, EHUko Landare-biologia eta Ekologia mintegiko irakaslea eta ikertzailea den Idoia Biurrun etorri zitzaigun. DBH4ko Biologiako ikasleek basoa zer den, zer motatako basoak dauden munduko eremu desberdinetan, Euskal Herriko basoen ezaugarriak eta kontserbazioaren garrantzia ulertzeko aukera paregabea izan zuten.
Esperientzia polita eta aberasgarria izan zen.
Eskerrik asko Idoia!