Baso autoktonoak herrialde bakoitzean, baldintza klimatiko eta erliebearen arabera, modu naturalean hazitako basoak dira.
Gaur egun, Euskal Herriko eremu handietan espezie exotikoen plantazioek baso autoktonoak ordezkatu dituzte, Californian jatorria duen intsignis pinua (Pinus radiata) edo Tasmaniako eukaliptoa (Eucalyptus globulus) esate baterako.
Plantazio hauek eta haien ustiaketak biodibertsitatearen murrizketa eta lurzoruaren galera dakar.
Ezinbestekoa da gure baso autoktonoak bereiztea, maitatzea eta kontserbatzearen onurak ezagutzea; horrela lortu ahal da zaintzeko benetako nahia.
Euskal herriko basoen banaketa: Euskal Herriko herrialdeetan basoen banaketa oso desberdina da. Bizkaian eta Gipuzkoan intsinis pinuaren hedapena nabarmena da.
Kantauri isuriko baso autoktono nabarmen bat artadi kantauriarra da. Gure kareharrizko kostaldean hazten da, harri mota honek eragiten duen ur eskasiagatik. Artadi kantauriarrak Laurus nobilis-Quercetum ilicis izeneko landare-asoziazioa osatzen du, non espezie dominateak artea (Quercus ilex) eta erramua (Laurus nobilis) dira. Gurbitza (Arbutus unedo), gorostia (Ilex equifolium) edo gartxua (Phylirea latifolia) ere ugariak izaten dira.