D - Dokumentu osagarriak: prozedurak, gidak...

Hauek dira proiektua bere osotasunean aurrera eramateko behar dituzun dokumentu osagarrien izenak (behian kontsultatzen ahal dituzu): prozedurak, gidak...

Irakasleak aldez aurretik ezagutu eta jakinbeharrekoak

     OROKORRAK

-         Ikasle bakoitzak ordenagailu bat behar du.

-    Bideotan dagoena entzuteko kaskoak beharko dituzte. Edo irakasleak arbel digitalean proiektatu.

-         Tutoretza: talde-lanerako prozedurak ezagutu behar dira (kargu ezberdinen funtzioak, antolatzeko era egokiak...).

-         Ikasleek ezagutu beharko dute taldekako lana ebaluatzeko irizpideak.

-         Talde barruko antolakuntzari begira, hemen egiten dugun aukeraketa da OB WebQuesta proiektu osorako talde berdinak mantentzea eta idazkarien papera txandatzea, ez besterik. Taldearen jokaera behatzeko protokolo hau proposatzen dizuegu: Talde-lana behatzeko txantiloia.doc”.

-   Garrantzi berezia eman behar diogu hasieratik lan autonomoa egiteari. Esango diegu beraiek irakurri behar dutela eta pausuak bakarrik jarraitu behar dituztela. Irakasleak bereziki lagunduko dio era autonomoan aritzeko benetako arazoak dituenari.

MATEMATIKA

-    Kalkulu-orriaren erabilpena.

-    Kalkulu-orria ireki eta egiaztatu funtzionamendua. Erabaki hiru problema egin edo bi eta horietariko zeintzuk. Erabaki erantzunik gabeko artxiboa eman behar zaienetz.

-    Hauek dira bertakoek eman diguten benetako informazioa eta problemetarako erabili duguna:

“En el OB de Arbizu ocupamos 7,5 hectáreas para 5.500 árboles, quitando un pasillo para una línea eléctrica y el espacio que ocupa una plantación de pinos, como en Tafalla, unos 10 m2por árbol.

En Tafalla son 8,3 hectáreas y se han plantado 7.395 árboles. Si descontamos los retranqueos de caminos y del Canal y los caminos de servicio internos para riegos, cada árbol dispone de unas 10 m2.”

INGELESA

-         Hiztegi digitala erabili behar dute.

-    Ingelesez lelo sortzaileak asmatzeko aldez aurretik edo ondoren lantzen ahal da hiztegia. Irakasleriak erabaki behar du zein aukera hautatzen duen bere ezaugarrien arabera.

-    Quizlet ezagutu eta praktikatua izan behar duzue proiektuan hasi aurretik. Hauek dira erabiliko ditugun helbideak:

          1 http://quizlet.com/10433237/oinez-basoa-flash-cards/

          2 http://quizlet.com/10487108/oinez-basoa2-flash-cards/

          3 http://quizlet.com/10719247/oinez-basoa-3-flash-cards/

-    Erantsita dihoakizue ikasleak hitz berriak ikasten duten egiaztatzeko tresnak English Vocabulary OB Learned.doc izenekin.

PLASTIKA

-         Kartelgintzarekin lotuta: Kartel batzuen adibidetzat jartzea interesgarria izan daiteke inspiratzeko (digitalak edo bestelakoak jasoz eta gelara eraman).

-         Kontzeptu hauek argitu beharko zaie aldez aurretik (Erakargarritasuna, argitasuna, mezua, erabilitako teknika, koloreak, konposizioa)

-         Inspiratzeko jartzen zaizkien kartel horietako bat, aldez aurretik baloratzen jarriko ditugu aipatutako irizpideak barnera ditzaten (erakargarritasuna, argitasuna...).

Baloratzen trebatzeko, adibidez Sanferminetako kartelekin: http://www.sanfermin.com/galeria/pordisciplinas/carteles/sanfermin.php?lang=cas

-        Kartelak egiteko aukeratu behar duzue bitartekoa: papera edo digitala. Azkeneko hau bada, oraindik beste aukeraketa bat egin behar duzue: Glogster nahiago duzuen edo bakarrik diseinurako programaren bat, erabilera murriztuagoa duena. Ondoren paperean jarriko zenukete (adibidez: TuxPaint, Paint). Proiektuarekin hasi baino lehenago ikasleak trebatu beharko ditugu horretan.