Zer ikasi behar da?Helburua * (Konpetentzia)
Baso batean landatu daitekeen zuhaitz kopurua kalkulatu azalera eta proportzio kontzeptuak aplikatuz (kalkulu-orria erabiliz).
Zer egin behar da?
Deskribapena eta informazioa
Bideo hau ikuskatu: http://www.youtube.com/watch?v=v_run2zNKMg&
Ondoren, 3 problema izango dituzu ebazteko beheko artxiboan “Oinez Basoa_Problemak.xls”.
Hiru horietatik bi aukeratu (bat oinez basoen azaleraz mintzo dena) eta ebatzi. Erantzuna idatzi aurretik, ongi pentsatu ea bidezkoa den eta ez ahaztu erantzunean unitatea idazten.
Ekoizpena
- “Oinez Basoa_Problemak.xls”
Jarduera hau bukatu duzu!
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
* Erantzuna zuzena da.
* Kalkuluak ongi egin dira.
* Unitateak ongi erabili dira.
* Azalpena ordenatua da.
* Aukeratu diren formula eta eragiketak egokiak dira.
- Autoebaluazioa:
* Nahastu gabe jarraitu ditut orientabideak.
* Formulak ongi jarri ditut.
Ireki "Jardueren autoebaluazioa.doc" eta bete 3. Jarduerari dagokion atala.