7. Jarduera: Ebaluazioarko portfolioa prestatzen era autonomo batez

Zer ikasi behar da?Helburua * (Konpetentzia)

Norberaren ikasketaz eta ebaluazioaz arduratu.

Zer egin behar da?

Deskribapena eta informazioa

Jarduera honetan egin duzun lana ebaluatua izan dadin irakasleari eman behar diozun portfolioa prestatzen ikasiko duzu.

Portfolioa egin duzun lan guztietatik laburpen bat da. Laburpen hori egiteko jarraitu behar dituzun irizpide nagusiak hauek dira:

a) Proiektu honen bidez garatu behar genituen konpetentzien maila egokia lortu duzula egiaztatzeko frogak (ebidentziak) biltzea. Gutxienez konpetentzia bakoitzeko ebidentzia bat edo froga bana.

b) Beti lan egokienak eta borobilenak aurkeztu, horretarako lanen bat garbira pasatu behar baduzu, egizu.

c) Modu ordenatu batez lanak antolatu, horretarako irizpide argi bat erabiliz: kronologikoa, konpetentzien zerrendarena eta abar.

d) Auto-ebaluaziorako orria beteta sartu, baita irakasleak eginiko behaketatik dokumenturen bat izanen bazenu ere.

Portfolioa egiten hasi aurretik, ireki zure karpeta eta begiratu ea lan guztiak prest dituzun. Talde lanak ere izan behar dituzu. Baten bat faltatzen bazaizu, osatu edo, hala badagokio idazkariari eskatu, portfolioa egiten hasi aurretik.

Beheko "Archivos adjuntos" atalean, "Portfolioa osatzeko prozedura.doc" izeneko dokumentua ireki eta hor ematen diren iradokizunak jarraituz, idatzi zure portfolioa.

Ekoizpena

Portfolioa

Ebaluazioa

- Irakasleak ebaluatuko duena:

  * Autonomiaz prestatu du.

  * Portfolioaren parte guztiak daude.

  * Ongi ordenaturik daude.

  * Konpetentzia bakoitzeko ekoizpen bana dago.

  * Ekarpen pertsonalen bat dago.

  * Aurkezpena sortzailea da.

- Autoebaluazioa:

* Proiektua bukatu dudala, zer ikasi dut?

     * Era autonomoan lan egin dut.

   Hartu proiektua landu aurretik betetako “OB Aurrezagutzen jarduera.doc” eta irakurri zer idatzi nuen.

   Ireki "Jardueren autoebaluazioa.doc" eta bete 7. Jardueari dagokion atala.