4. Jarduera: Publizitate kanpainarako leloak asmatu

Zer ikasi behar da?Helburua * (Konpetentzia)

Negutegia efektua ez areagotzeko ideiekin publizitate kanpainarako lelo (eslogan) sortzaileak asmatu taldean.

Zer egin behar da?

Deskribapena eta informazioa

1.- Irakurri behar duzue ongi Esloganak sortzeko protokoloa: “Leloak sortzeko protokoloa.doc”.

2.- Taldean bildu eta jarduera honetarako beste idazkari berri bat izendatu. Idazkariak ireki dezala artxibo hau: “Taldearen leloak.doc”. Lelorik hoberenak eta sortzaileenak idatzi bertan eta gorde. 5 gutxienez. Idazkariak taldekide guztiei igorri.

3.- Idazkariak bidali dizuen dokumentua gorde zure karpetan.

Ekoizpena

Taldean: “Taldearen leloak.doc”.

   Jarduera hau bukatu duzu!

Ebaluazioa

- Irakasleak ebaluatuko duena:

  * Leloak sortzaileak dira.

  * Kide guztiek parte hartu dute.

  * Guztiek konpromisoak bete dute.

  * Entzuten dakite.

  * Txandak errespetatzen dira.

  * Funtzioak (dazkari, koordinatzaile...) ongi bete dituzte.

  * Akordioak eta adostasunak lortu dira.

  * Argudiatzeko gai izan dira.

- Auto-ebaluazioa: 

  * Taldean parte hartu dut.

  * Gutxienez lelo bat proposatu dut.

  Ireki "Jardueren autoebaluazioa.doc" eta bete 4. Jarduerari dagokion atala.