C- IKASLEEN ATALA

Kaixo! Ba al dakizu zergatik esaten duten zientifikoek gure planeta zaindu behar dugula?

Ba al dakizu zergatik diren garrantzitsuak basoak?

Ba al dakizu kartelak egiten? Gai al zara kartel publizitario erakargarriak sortzeko?

Asmatu al duzu inoiz slogan bat?

Nola esaten da ingelesez: basoa, lurra edo ingurugiroa?

Eta, futbol zelai batek zenbat hektarea du?

Zenbat zuhaitz landatu beharko luke familia bakoitzak auto batekin sortzen duen kontaminazioari aurre egiteko?

Hori dena ikasteko aukera duzu zuk zeuk proiektu hau osoa landuz gero.

Eutsi, beraz, lanari!