Zer ikasi behar da?Helburua * (Konpetentzia)
Ikasleek ulertu behar duzue WQaren bidez egingo duzuen ibilbidea: zer helburu duen, noiz hasi, zer arlotan, zenbat denbora, zer espero den zuengandik, zer ekoizpen egin behar dituzuen, non gorde behar dituzuen eta nola ebaluatuko zaizuen (banaka zein taldeka).
Ikasleek basoei buruz zer dakizuen WQa hasi baino lehenago idatziko duzue.Zer egin behar da?
Deskribapena eta informazioa
- Ikasleek entzun behar dituzue irakaslearen azalpenak.
- Basoei buruz zer dakizue idatzi ondoren beheko artxiboan, gelan kontatu behar duzue ozenki.
- Talde lanak egiteko talde bakoitzaren partaideak izendatu behar dira orain eta horien arten idazkari lanak eginen dituena talde bakoitzean.
Ekoizpena
"OB aurrezagutzen jarduera.doc" artxiboa bete eta irakasleak esaten dizun karpetan gorde.
Jarduera hau bukatu duzu!
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
Basoak landu baino lehenago zer dakizuen konparatuko du WQa bukatzerakoan ikasi duzuenarekin.