5. Jarduera: Leloak sortu ingelesez

Zer ikasi behar da?Helburua * (Konpetentzia)

Ingelesez lelo sortzaileak asmatu beharrezkoa den hiztegia ikasiz.

Zer egin behar da?

Deskribapena eta informazioa

Ingelesez lelo sortzaileak asmatu eta taldean konpartitu.

Ingelesez lelo sortzaileak asmatzeko, aldez aurretik edo ondoren zer hiztegi, aditza eta egiturak beharko ditugun pentsatu beharko duzu.

Orain proposatzen dizuguna da:

A.- Quizlet programa ezagutu eta hasi hitz batzuk lantzen eta ikasten.

Honen erabilpena ezagutzen duzuelarik,

B.- Taldean bildu eta sloganak sortu. Berriro behar duzuenean erabili beharko duzue quizlet eta online hiztegi bat.

A.- Quizlet-en erabilpena.

Honen erabilpena ikasteko basoa, fotosintesia eta karbonoaren zikloari buruzko ingelerazko hiztegia ikastea eta ariketak egitea proposatzen dizuegu.

1.- Ireki behar da Quizlet programa helbide hauen bitartez:

     1 http://quizlet.com/10433237/oinez-basoa-flash-cards/ 

     2 http://quizlet.com/10487108/oinez-basoa2-flash-cards/

     3 http://quizlet.com/10719247/oinez-basoa-3-flash-cards/

     Oinez Basoa txartelak ireki eta bertan agertzen diren hitzak, ahoskera eta esanahia ikasi.

     Ulertzen ez dituzun hitzen esanahia bilatu hiztegi digitalen batean. Ariketak egin ongi ikasteko.

     Quizlet irekitzeko arazoak badituzu beheko artxiboan dituzu hitz sorta bat baino gehiago eta esanahia: “English Vocabulary Oinez Basoa.doc”.

2.- Ireki helbide hau: http://quizlet.com/10487108/oinez-basoa2-flash-cards/ eta ikasi bertan dauden hitzak, ahoskera eta esanahia. Ulertzen ez dituzun hitzen esanahia bilatu hiztegi digitalen batean. Ariketak egin ongi ikasteko.

3.- Irakasleak proposatuko dizue moztutako hitzekin jolas egitea gelan (dominoa, aurkitu gela kideen artean hitza eta esanahia, pilota bota hitz bat esaten duzun bitartean eta esanahia daukanak pilota jaso behar du…).

4.- Zuek zuen sloganetarako erabili nahi dituzuen hitz berriak ikasteko, sortu zuen Quizlet txartela eta bertan jarri. Artxiboari zuen taldearen izena eman.

Ariketak egiteko hitz batzuk paperean ere badituzu eta prest daude mozteko beheko artxiboan: “OB game 1.doc” eta beste honetan "OB game 3QL.doc".

B.- Taldean bildu eta sloganak ingeleraz sortu.

Jarduera honetarako beste idazkari berri bat izendatu. Idazkariak ireki dezala artxibo hau: Work Team’s slogans.doc”.

Taldekide bakoitzak gutxienez slogan proposatu behar du.

Lelorik hoberenak eta sortzaileenak idatzi lehen aipatu artxiboan. Egiaztatu irakaslearekin, gorde baino lehenago, zuzen eta ongi daudela.

Horiei buruzko hiztegitxo bat jada zintzilikatu dugu Quizlet izeneko programan (eta bai eta ere paperean).

Ekoizpena

Bakarkako lana: Quizleten 5 ariketa ezberdin egin ditudala egiaztatu artxibo honetan:

Taldekako lana: Work Team’s slogans.doc

   Jarduera hau bukatu duzu!

Ebaluazioa

- Irakasleak ebaluatuko duena:

  a) Bakarkako lana:

  * Hitz eta esanahi guztiak ikasi dituzu ("English Vocabulary OB Learned.doc" eta "English Vocabulary OB Learned 3QL.doc").

  b) Taldekako lana:

  * Ingelesez sorturiko leloak onak dira.

  * Kide guztiek parte hartu dute.

  * Guztiek konpromisoak bete dituzte.

  * Entzuten dakite.

  * Txandak errespetatzen dira.

  * funtzioak (idazkari, koordinatzaile...) ongi bete dituzte.

  * Akordioak eta adostasunak lortu dira.

  * Argudiatzeko gai izan dira.

- Auto-ebaluazioa:

  * Hitz eta esanahi guztiak ikasi ditut.

  * Gutxienez lelo bat proposatu diot taldeari.

  * Taldean parte hartu dut.

  Ireki "Jardueren autoebaluazioa.doc" eta bete 5. Jarduerari dagokion atala.