6. Jarduera: Kartel sortzaileak diseinatu eta erakusketa antolatu

Zer ikasi behar da?Helburua * (Konpetentzia)

Euskaraz zein ingelerazko leloekin publizitate kanpainarako kartel sortzaileak diseinatu eta erakusketa antolatu.

Zer egin behar da?

Deskribapena eta informazioa

Bai euskaran bai ingeleran sortu ditugun slogan edo leloekin publizitate kanpaina egin behar dugu. Horretarako:

A.- Kartelak sortuko dituzue.

B.- Erakusketa antolatu.

 

A.- Kartelak sortu (banaka)

Egiten dugun kartela erakargarria izan behar du eta informazioa argi ikusi behar da. Hasi baino lehenago errepasatu beheko artxiboetan erantsia duzuen protokoloa: “Kartela egiteko protokoloa.doc”.

Taldeak hautatutako leloekin aldez aurretik ikasle bakoitzak zure txartela eginen duzu.

Kartela egiteko laguntza emango dizuegu.

1.- Lehengo kartelean egongo den leloa hautatu beharko duzue: zein da egokiena (edo errazena kartela egiteko). Helburua da ahalik eta jende gehien erakartzea zure lelora eta horretarako, leloaz gain, beste zerbait idazten ahal duzu, adibidez: Ez galdu aukera paregabe hau!

2.- Gero kartelaren zirriborroa egin behar duzue. Horretarako onena orri txuri bat erabiltzea da. Zirriborroa garrantzitsua da, ona baldin bada denbora aurreztuko duzu. Bat baino gehiago egin ditzakezue eta gero onena aukeratu.

3.- Zirriborroa egiten duzuen bitartean zer teknika erabiliko duzuen pentsatu behar duzue: linolioa, argizariak, akuarelak, tenperak, errotulagailuak, collagera, ordenagailua... Teknika mistoak erabil ditzakezue ere bai: adibidez akuarelak eta errotulagailuak nahastuz edo ordenagailua eta tenperak.

Honen inguruan informazio gehiago duzu behean dagoen dokumentuan.

4.- Ordenagailuarekin egin nahi izanez gero zer programa erabiliko dituzuen erabaki behar da: testu-prozesadorea, interneteko irudiak, zuek sortutako irudiak (TuxPaint edo Paint erabiliz), eskaneatutakoak...

5.- Kartela egiteko garaian A3 formatuko orriak erabili behar dituzue.

6.- Kartelak bukatzen dituzuenean irakasleak zenbaki bat jarriko die bakoitzari eta zurea ez den beste gelako kartel bat edo bi (irakasleak zehaztuko dizu) ebaluatu behar dituzu hor agertzen diren irizpide batzuen arabera (erakargarritasuna, argitasuna, mezua, erabilitako teknika, koloreak, konposizioa). Horretarako ireki behar duzu artxiboa hau eta kartelak bukatuta daudelarik bete: Ikaskideen kartelen ebaluazioa.doc”.

7.-Inspiratzeko, hemen duzue helbide elektronikoetan adibide batzuk:

IBBY: http://www.ibby.org/index.php?id=317&L=3  

DONOSTIAKO ZINEMALDIA: http://www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa/ccarteles.php?id=2740  

Auzolandegietako eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetako kartel garaileak: http://www.euskadi.net/r33-2288/eu/contenidos/noticia/auzo_koperante_lehiaketa/eu_001/auzolandegia.html

Zuen kartela egiteko bi saio besterik ez dituzue, hasi beraz lanean jada.

 

B.- Kartelen erakusketa antolatu (taldean)

Erakusketa bat antolatu ahal izateko hainbat gai kontuan hartu behar dira. Horiek lantzeko berriro ere taldean bilduko zarete. Beste idazkari berri bat izendatuko duzue. Idazkariak ireki dezala: “Erakusketa antolatzen.doc” artxiboa eta taldean datu horiek bete.

1.- Zenbatu osotara zintzilikatu behar diren kartelen kopurua.

2.- Ikastetxea arakatu eta leku aproposa aurkitu non era egokian denak sartzen diren.

3.- Erabaki zein den zintzilikatzeko sistema eta behar dena lortu: (atrileak, kartoiak, zeloa…).

4.- Espazio horren arduradunari baimena eskatu baino lehenago aztertu erakusketaren ezaugarriak. Eskaeran jarri behar zaizkien gutxienezko datuak: lekua, nori begira pentsatuta dagoen, ordutegia, egutegia, zaintzeko ardura.

5.- Arduradunari eskaera idatzi.

Ekoizpena

- Bakarkako lana: Ikasle bakoitzaren kartela.

- Heteroebaluazioaz ikaskideek egin dutena:

“Ikaskideen kartelen ebaluazioa.doc”, (erakargarritasuna, argitasuna, mezua, erabilitako teknika eta koloreak, konposizioa). Dokumentu horretan azkeneko lerroan agertzen den “Osotara” zutabeari dagokion balorazioa, kopiatu behar du ikasle bakoitzak “Ikaskideen eta irakaslearen ebaluazioa.doc” dokumentuan eta irakasleari eman.

- Taldekako lana: “Erakusketa antolatzen.doc”.

   Jarduera hau bukatu duzu!

Ebaluazioa

- Irakasleak ebaluatuko duena:

  a) Bakarkako lana:

  * Kartela ona da.

  b) Taldekako lana:

      * Ekoizpenaren kalitatea edukiari begira altua da.

  * Ekoizpenaren aurkezpena itxurari begira altua da.

  * Eskaera akatsik gabe dago.

  * Eskaeran argi azaltzen zaio zer nahi da.

  * Erregistro egokia erabiltzen da eskatzerakoan.

      * Tipologia egokia da.

- Auto-ebaluazioa:

  * Hitz eta esanahi guztiak ikasi ditut.

  * Gutxienez lelo bat proposatu diot taldeari.

  * Taldean parte hartu dut.

  Ireki "Jardueren autoebaluazioa.doc" eta bete 6. Jarduerari dagokion atala.