1. Jarduera: Negutegi efektuan zein fotosintesian sakondu

Zer ikasi behar da?Helburua * (Konpetentzia)

Negutegi efektuaren zein fotosintesiaren prozesuan parte hartzen duten elementuak identifikatu eta prozesua deskribatu era autonomo batez.

Zer egin behar da?

Deskribapena eta informazioa

1.- Fotosintesiari buruz zer dakigun beteko dugu.

Beheko partean duzun artxibo hau ireki eta bete: “Fotosintesiari buruz aurrezagutzak.doc” dokumentua.

Bete ondoren gorde irakasleak esan dizun karpetan.

2.- Orain gelan komentatuko dituzue idatzi dituzuen gauzak eta aurreko artxiboan zeuden galderak argitu ondoren, fotosintesiari buruz ikusiko duzue infografia bat. Klikatu hemen:

http://www.elkarargitaletxea.com/elkarikasnet2/edukiak/3_Naturaren_Zientziak/Fotosintesia/Fotosintesia.html

3.- Infografia ikusi ondoren osatu “Fotosintesiaren laburpena.ppt” artxiboa. Zalantzak badituzu ikusi berriro infografia. Bukatzen duzunean, zure karpetan gorde.

Ekoizpena

- “Fotosintesiari buruz aurrezagutzak.doc

- “Fotosintesiaren laburpena.ppt

Jarduera hau bukatu duzu!

Ebaluazioa

- Irakasleak ebaluatuko duena:

  * Fotosintesiaren elementuak ongi identifikatu ditu.

  * Autonomiaa aritu da.

- Autoebaluazioa:

  * Autonomia: zenbat aldiz galdetu diot irakasleari, nik bakarrik egin nezakeen zerbait.

  * Zer ikasi dut.

   Ireki "Jardueren autoebaluazioa.doc" eta bete 1. Jarduerari dagokion atala.