2. Jarduera: Negutegi efektua ez ideiak sortu

Zer ikasi behar da?Helburua * (Konpetentzia)

Taldean lan egin zintzotasunez eta arduraz eta Negutegi efektua ez areagotzeko (edo gutxitzeko) ideiak sortu.

Zer egin behar da?

Deskribapena eta informazioa

1.- Orain, Negutegi efektuari buruz eta Karbonoaren zikloari buruz aurkezpena, “OinezBasoa Negutegi efektua.ppt”, ireki eta ikusi.

2.- Aurkezpen hori ikusi ondoren, horri buruzko galderak erantzun beharko dituzu. Horretarako ireki beheko artxiboa: “Negutegi efektua galderak.doc” eta erantzun galdera guztiak.

Zure karpetan gorde baino lehenago gogoratu azkeneko galderan jarri duzuna taldean komentatzeko.

3.- Taldean bildu eta jarduera honetarako idazkari bat aukeratu. Zerrenda bat egin Negutegi efektuari aurre egiteko bururatzen zaizkizuen ideiekin. Ireki beheko artxibo hau

OB Negutegi efektua ez areagotzeko ideiak” eta idazkariak bete ondoren, gorde bakoitzaren karpetan.

Infografia berriro ere kontsultatzen ahal duzue hala nola beheko pdfa: “Klima aldaketa ikasleentzat materiala.pdf”, bereziki azkeneko orrialdea.

Ekoizpena

- Banaka:  “Negutegi efektua galderak.doc

- Taldean:  “OB Negutegi efektua ez areagotzeko ideiak.doc”

   Jarduera hau bukatu duzu!

Ebaluazioa

- Irakasleak ebaluatuko duena:

  a) Bakarkako lana:

      - Negutegi efektua ulertu du.

      - 8 ideia proposatu ditu.

  b)Taldekako lana:

      - Funtzioen banaketa egina dago.

      - Guztiek beharrezkoa duten materialak edo tresnak dituzte.

      - Espazio egokian daude.

      - Adostu dute lana eta mugatu dute bakoitzari dagokiona.

      - Hasi dira bakarkako lanetik.

- Auto-ebaluazioa:

  * Negutegi efektuaren elementuak ongi identifikatu ditut.

  * Zenbat ideia proposatu ditut.

  * Era arduratsuan lan egin dut taldean.

 

    Ireki "Jardueren autoebaluazioa.doc" eta bete 2. Jarduerari dagokion atala.