Prozesua
Irudi bati kotak ipintzea (akotatu bezala ezagutzen dena) irudia osatzen duten elementu guztiei bere neurria ipintzea suposatzen du. Horrela, ondo akotatutako irudi baten dimentsio guztiak ondo zehaztuta izan behar ditu, interpretaziorako aitzakiarik eman gabe. Elementuren baten neurria ez badago behar bezala zehaztuta, irudia gaizki akotatuta dagoela esan nahi du eta gerta liteke gero akats horrek eragina izatea fabrikatu nahi den piezan. Beraz, ulertzen da irudia akotatzea, irudiari eransten zaion "plus" bat dela. Ez da ezinbestekoa irudia sortzeko akotatzen jakitea. Baina diseinatuko ditugun piezak gero laser ebakigailuan edo fresadoran fabrikatu nahi baditugu, oso garrantzitsua izango da aurretik diseinatu dugun piezak amaieran izan beharko dituen neurriak badituela egiaztatzea. Horretarako, oso garrantzitsua da pieza akotatzea, hortxe jabetuko baikara neurri guztiak espero bezala zehaztuta ditugun.
Fabrikazio prozesuarekin lotuta beste gomendio bat. Irudiari erantsi dizkiogun kotak garrantzitsuak dira bere diseinuan agertzea baina pieza fabrikatzerakoan alde batera utzi behar dira (ez badugu nahi, behintzat, balio horiek piezaren gainean grabatuta agertzea). Aukera hori modu sinple batean lortzeko, ezinbestekoa da kotak eta kotekin erlazionatutako irudiaren elementu guztiak marrazkiaren geruza desberdin batean irudikatzea. Geruzei buruz gehiago jakiteko zoaz orri honen amaieran aurkitu duzun "Plus (6)" koadrora.
1. ATALA Irudia akotatzen: arauak eta aukerak
Marrazketa teknikoa ikasi duen ezagunen bati galdetzen badiozu, honek azalduko dizun bezala, irudi bat akotatzeko derrigorrezko arau batzuk jarraitu behar dira (neurriak ezin dira edozein modutara ipini, beste era batean esanda). Irudiak eskuz akotatu behar badira, arau guzti hauek kontutan hartzea lan piska bat suposatzen du. Ordenagailu bitarteko irudigintzara dedikatzen diren aplikazioak erabiltzen badituzu, ordea, akotatzea nahiko gauza sinplean bihurtzen da. Kotak ipintzeko jarraitu beharko dituzun arauak eskuineko aurkezpenean kontsultatu ahalko dituzu. Emaiozu bistazo bat akotatzen hasi baino lehen.
AKOTATU (Acotar) menuak zortzi aukera desberdin ematen ditu marrazkiak dituen elementuak akotatzeko. Baina gehienetan, erabiliko dituzun akotatzeko moduak bi izango dira:
LERROAK: neurtu nahi dituzun zuzenkiekiko paraleloak diren kotak marraztuko dituzu gehienetan. Lerro hauen norabidearen arabera LERROKATUTAKO KOTA (Cota alineada), KOTA HORIZONTALA (Cota horizontal) edo KOTA BERTIKALA (Cota Vertical) erabili beharko duzu.
KURBAK: arkuak nahiz zirkuluen neurriak adierazteko elementu klabea euren erradioa da. Batzuetan DIAMETROA (Diametro) kota erabili badaiteke ere, gehienetan ERRADIOA (Radio) kota mota erabiliko duzu.
PLUS (6): Geruzak eta Geruza zerrenda
LibreCAD programa ikasteko beste baliabide garrantzitsu bat ikasiko dugu orain. GERUZA (Capa) elementua zer den aztertuko dugu jarraian.
2D marrazki batean geruzak erabiltzea ezinbesteko ez bada ere, tresna erabilgarria da marrazki bateko elementu desberdinen multzoak edo atalak bereizteko. Geruza edo kapak, bata bestearen gainean gainezartzen diren "gardenkiak" dira, bakoitzean marrazkia osatzen duten elementu desberdinak jasotzen direlarik. Geruza guztiak ikusgai daudenean, marrazkia bere osotasunean ikusten da. Geruza horietako bat ezkutatzen badugu, geruza horretan marraztu ditugun irudiaren elementuak ezkutatu egiten dira. Horrela, geruzak erabiliz, marazki konplexuetan fokua interesatzen zaizkigun elementuetan soilik mantentzea ahalbidetzen digute geruzek.
Orain arteko ariketak egin badituzu, jabetuko zinen pantailaren eskuinean honako koadro txiki hau azaltzen dela.
Koadro horretan uneko irudiak dituen geruzen zerrenda azaltzen da. Hor azaltzen direnak oinarrizkoak dira, baina guk nahi adina sor ditzakegu:
0 kapa: LibreCAD programak zuzenean sortzen duena.
ARDATZAK: erreferentzitzat erabiltzen diren ardatzak sortzeko erabiliko dugun kapa.
ARIKETAK: irudia egiteko erabiliko dugun kapa.
KOTAK: irudia akotatzeko erabiliko dugun kapa.
GERUZA (Capa) menuan baita eskuinean agertzen den barran, bost aukera desberdin agertzen direla ikusiko duzu:
BEGIAK: hautatutako geruza ikusgai dagoela (begi beltza) edo ezkutatuta dagoela (begi grisa) adierazten du. Batean zein bestean klikatuz egoera bestetik bestera modu errazean pasa daiteke.
"+": geruza berri bat sortzeko.
"-": geruza bat ezabatzeko.
ESKUA: geruza baten propietateak aldatzeko. Geruzaren propietateak aldatzeko beste modu bat dago, pantailaren ezkerraldean azaltzen zaigun azpiko koadroaren bitartez. Lehen zutabean, kaparen kolorea aukeratzen da, bigarrengoan marraren lodiera eta hirugarrenean, lerro mota.
Ikasturte honetan egingo ditugun marrazkietan, gehienetan, honako hauek izango dira sortuko ditugun geruzak eta beraien ezaugariak:
ARIKETA 6.1. Neurtu eta neurtu
Esan bezala, ekoiztuko ditugun piezetan ez dira euren neurriak agertuko. Baina fabrikatu aurretik benetan guk nahi ditugun neurriak dituztela ziurtatu beharko genuke. Horixe da jarraian egingo duzuna. Azpiko ariketa dagoeneko ezaguna duzu. Lehenengo jardueran sortu zenuen "E" hizki berdina da. Orain akotatu egin beharko duzu. Gogoratu kotak marrazkiaren geruza ezberdin batean ipintzen direla.
Klikatu Hemen ✓
10 MINUTU
ARIKETA 6.2. Neurtu eta neurtu... beste behin
Kotekin erraztasuna hartzen joateko hementxe daukazu bigarren ariketa. Hau ere lehenengo jardueran egindako pieza "xelebre" berdina da. Ipinizkiozu kota guztiak ezkerreko eremuan agertzen den moduan.
Klikatu Hemen ✓
20 MINUTU
ARIKETA SORTA
Beno, hauxe da CAD diseinuan trebatzeko prestatutako ikastaro honen azken jarduera. Une honetan edozein pieza baten CAD diseinua egiteko behar diren tresna nagusienak menperatzen dituzu. Beraz, zure txanda heldu da. Azpiko hiru ariketa horriek zuk bakarrik egin beharko dituzu, laguntzarik gabe. Orain arte landutako guztia fin-fin egiten saiatu zara, ez duzu inongo arazorik izango azpiko lau pieza hauen diseinuak txukun-txukun egiteko. Ziur nago lortuko duzula!
80 MINUTU