Iritsi zaizkigu Gurutzetako Jaiak!!!!
Aurtengoak ezberdinak izango diren arren, guztioi jai alai eta zoriontsuak opa dizkizuegu! GORA GURUTZETA!!!
Jantokiko hezitzaile eta arduradunak ondorengo bideo grabatu dizuete animoak eman eta maite zaituztetela esateko! Gora Gurutzeta eskolako Jantokia!!!
Gure eskolako ereserkia grabatu digu Albertok!
Animatu eta abestu etxean zuen familiakoekin...
Gora Alberto eta Gora Gurutzeta!!!
Begira zer nolako familia animatuak ditugun gure eskolan... Ihauterietan mozorrotzeaz gain, konfinamendu egoera animatzeko ere bideo zoragarri hau egin dute! MILA ESKER!!!
Zelan daramazue etxean egotea? Animo guztioi, guztion artean aterako gara egoera desoroso honetatik eta...
Eta bitartean gogoratu, beti bezala, baina orain indar gehiagorekin; zuei laguntzeko gaudela, nahiz eta laguntza zibernetikoa izan, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko!!!
Aurten munduko dantzak ekarri ditugu Gurutzetara...
Gustatu zitzaizuen?
Guk oso ondo pasatu genuen eta horren isla dira hemen igo ahal izan ditugun argazkitxoak... espero dugu zuen gustokoak izatea...
- BETELURIN HH2-3 (2-3 AÑOS):
11:00ETATIK 12:00AK ARTE (DE 11 A 12)
15:30ETATIK 16:00AK ARTE (DE 15:30 A 16)
- LABROSTEGIN HH4TIK LH6RA
(DE 4 AÑOS A 6º DE PRIMARIA):
9:30ETATIK 10:30AK ARTE (DE 9:30 A 10:30) 15:15ETATIK 16:00AK ARTE (DE 15:15 A 16)
Do you want to visit London? In Gurutzeta you can learn about not only the language but also the culture and customs of this great city.
4 urtetik gorako ikasle guztiek parte hartu duten proiektua izan da Let´s go to London. Ingeleseko maistrek aurrera eramandako proiektu aberatsaren azken produktua, eskolako ikasleek bisitatzeko aukera izan zuten erakustazoka zoragarria izan da.
Zorionak eta mila esker egindako lanagatik!
Atzo 5. mailakoek, EITB maratoiaren alde dirua biltzeko, merkatu solidario zoragarria antolatu ziguten.
Eurek egindako proiektu honek eskola osoan lanketa ezberdin ugari egiteko aukera eskaintzeaz gain, hain garrantzitsua deritzogun Haurren minbiziaren ikerketarako 500€tik gora bildu genituen.
Beraz, hainbeste lan egin duten lankide eta ikasleoi, zein bertan parte hartzeko aukera izan zenutenoi ESKERRAK ematea besterik ez zaigu gelditzen.
Atzo iragarri genuen moduan, hemen duzue atzoko eguna amaitzeko grabatu genuen LIPDUPa!!!!
Zatozte gurekin batera festaz disfrutatzera!!!
Gaur euskararen nazioarteko eguna ospatzeko ekitaldi xume baino sakonez bete dugu eguna!
Ikastalde bakoitzaren leloz apaindutako kajekin, eskolako euskararen eskultura dotorea egin ostean, gure abestiak partekatu ditugu Beteluriko txikitxoenekin eta Gurutzetako plazako auzokideekin.
Eguna amaitzeko LIPDUP bizi bizia grabatu dugu, ikusi nahi???
Egun batzuk itxarotea tokatzen zaigu horretarako, orain estudioan sartu baita bideoa... nolakoa geldituko ote zen...
Gaur, Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako eguna del eta, ekintza ezberdinak aurrera eraman ditugu eskola zein herri mailan: tximeletak, pankarta erraldoia, abestia,...
Aurtengo ikasturtean ere, Munduko Zaporeen edizio zoragarri bat izan dugu eskolan.
Hemendik eskertu nahi diegu bera antolatzen lan ezin hobea egin duten familia guztiei, izan ere, euren lanik gabe ezinezkoa da horrelako egun borobila bizitzea!
Ederto pasatu genuen larunbatean EITB jaian. Ikasle, irakasle eta guraso pilo bat elkartu ginen eta beste eskoletako kideekin ere elkartzeko aukera izan genuen.
Jolastu, barre egin, abestu, eta nola ez Umeen minbiziaren ikerketarako dirua biltzeko aukera ere izan genuen bertan.
Gaur Euskal Autonomia Erkidegoko ikasturte hasiera ofiziala emateko ekitaldia gure eskolan ospatzeko aukera izan dugu. Cristina Uriarte Sailburua eta sailburuordeak, Ana Isabel Ferri Bizkaiko Hezkuntza delegatua eta Amaia del Campo Barakaldoko alkatea izan ditugu besteak beste eskolan.
Eskola erakusteko aukera izan dugu eta 24. minututik aurrera ikus dezakezue egin dugun bisitaren laburpena.