Atzo esan genion agur ikasturteari eta gurekin hainbeste urtetan egon diren 6.mailako ikasle zein Cesar maisuari.
Seigarren mailakoei oroigarriak eman ostean, maila bakoitzeko ikasleek abesti bana eskainita, bosgarren mailakoen agurrarekin amaitu genuen ekitaldia.
Hezkuntza komunitateko kideok elkarrekin bazkaldu ondoren, dantza eta apar festaz blai eginda eman genion amaiera egun zoragarriari!
BIDELAGUN proiektuan parte hartzen duten 12 ikasleei esker, eskolako paretak itxura ederra hartu du.
New yorken sortutako Graffitien historia aztertzen hasi eta gure eskolako beharretara egokitzeraino iritsi dira LH5 eta LH6ko Bidelaguneko parte hartzaileak. Gure eskola definitzen dituzten hitzak euren kideei inkesta bidez jaso ondoren, gehien errepikatzen zirenak aukeratu eta Geure Izenean txertatzea erabaki zuten.
Luzea izan da proiektua eta sakona egindako lana, baina benetan merezi izan duen lana! ZORIONAK!
Zatoz ostiralean inauteriak gurekin batera ospatzera. 10:15ean hasiko gara kalejiran txikien eskolara joanez eta handik bueltan 11:15 inguruan eskolako patioan ekitaldi paregabea izango duzue ikusgai.
El viernes celebraremos unos carnavales de película. Comenzaremos con un pasacalles a las 10:15 hasta Beteluri. Después de bailar un poco con los mas Txikis, volveremos al patio de Labrostegi para que hacia las 11:15 podáis disfrutar del espectáculo.
Egun zoragarria pasa genuen larunbatean, mila esker horrelako eguna posible egin zenuten guztioi!
Gracias a todxs por haber hecho que el día de puertas abiertas haya sido tan especial!
Aurre matrikula epea Urtarrilaren 28tik otsailaren 7ra
Período de prematrícula: del 28 de enero al 7 de enero
Atzo hasi ginen 2 eta 3 urtekoen Beteluriko eraikuntzaren pintaketa lanetan. Familia, langile eta irakasleon elkarlanaren ondorioz, argitasuna emango diogu eskolari! Mila esker lanean ari zareten guztioi!
Euskaraldiaren baitan hezkuntza komunitateko kideok arratsalde polita pasatzeko aukera izan genuen atzo, osteguna hilak 29 eskolan. Aho bizi eta belarriprestez osatutako kafe solasaldiak etekin oparoa izan zuela argi dago. Mila esker bertan parte hartu zenuten guztio. Hurrengoa antolatzeari ekin diogu jada!
Euskaraldiari hasiera emateko irakasleriaren argazki erraldoia atera genuen eskolako patioan.
Elkarbizitza batzordetik hainbat ekimen aurrera eraman ditugu Azaroaren 25aren inguruan. Bideo honekin gure EZezko garbi adierazi nahi diogu indarkeriari!
Jada ohitura bihutzen ari den egitasmoa dugu Munduko Zaporeak. Jatorri ezberdineko eskolako hainbat familiek euren jatorrizko herrialdeko jaki paregabeak dastatzeko aukera eskaintzen digute festa giro ezin hobean.