Haur eta Lehen Hezkuntzan ikasleen ahozko komunikazio gaitasuna lantzeko sekuentzia didaktikoak.
Proposatzen diren sekuentzia didaktikoak askotariko helburu komunikatiboak eta testu generoak lantzeko balio dute eta 9-10 eskola- saiotan burutzekoak dira. Sekuentzia didaktiko bakoitzean xehe-xehe azalduta daude helburuak, jarduerak eta horiek gelaratu eta aurrera eramateko behar diren baliabideak. Dokumentuen artean dituzue: irakasleendako jarraibideak, sekuentzia guztiak batera jasotzen duen pdf dokumentua, sekuentziak etapaka (HH, LHko 1. zikloa, 2. zikloa eta 3. zikloa) eta sekuentzia bakoitza word formatuan eta bakoitzaren eskema (ppt-n) eskura izan dezazuen.