Anuk Romanelli- Koronabirusa azaroaren hamazazpian sortu zen, Asiako bigarren herrialde handienean, Txinan. Lehenengo gaixotua Wuhan hirian izan zen, baina orain mundu osora zabaldu da eta jendeak iritzi oso desberdinak ditu, ea nola sortu zen. Gehien entzundako iritziak hauek dira: animalia basatiak jatearen ondorioa eta laborategi baten asmatua izurrite bat sortzeko, baina gero eskutik joan zaiena eta orain geldiezina dena.
HERRITARREN IRITZIAK
Herritarren iritziak bi multzotan banatzen dira, laborategikoa eta animali basatiak jatearenak.
Hemen laborategiko iritzi bat dugu. Elisa Igoari galdetuko diogu ea zer iritzi duen: “Nire ustez laborategi baten asmatutako birusa da, izurrita bat sortzeko, eta izurrite horren helburua nire ustez da garbiketa bat egitea da eta jendea lanik gabe gelditzea. Baina, zergak pagatzen jarraitzea. Zeren horrela politikoak etekina ateratzen dute”. Iritzi asko hari berdinetik joan dira, animali basatiena kenduta.
Hemen animali basatiak jatearen iritzi bat dugu, ez digu utzi bere izena jartzen baina politikoa da: “Nire ustez animalia basatiak jateren ondoria da. Nik uste dut hau gertatu dela zeren animaliak gaixotuta egongo ziren. Ez da harritzekoa hainbeste zaborrarekin eta dugun Co2 guztiarekin”. Jendeak oraindik eta sumo gehiago hartu ditu, zeren iritzi hau bakarrik politikoak apaitu dituzte.