Unai Etxabe Ostolaza - Koronabirusa Euskadira ere iritsi da. Koronabirusa animalietan eta gizakietan aurkitzen diren birus familia bat da. Koronabirus batzuek gizakia infektatu egiten dute, eta hainbat gaixotasun eragin ditzakete, adibidez; hotzeria arrunta. Baina Koronabirusarengandik babesteko gauza batzuk egin ditzakegu: eskuak sarritan garbitu, doministiku egiterakoan zapi bat jarri eta gero hura garbitzera bota edo zakarrontzira bota, sukarra duten pertsonengandik metro batera egon gutxienez eta ez ukitu begiak sudurra eta ahoa.
ZEIN DIRA SINTOMAK?
Sintomarik ohikoenak eztula, eztarriko mina, sukarra eta aire faltaren sentsazioak dira eta kasu gehienak sukarra daukate. Larritasun handiagokoek pneumonia eragin dezakete; kasu horretan arnasa hartzeko sailtasun handia eta sukar altua. Aurretik gaixotasunen bat pasata baldin bazaude eta koronabirusa harrapatzen baduzu hiltzeko arriskuak daude. Kasu gehienak, adinekoetan ematen dira edo beste gaixotasun bat dutenen artean, hala nola bihotzekoak, birikak edo inmunitate-arazoak.