24-25
INAUTERI EGUNEKO BIDEO TXIKI BAT!
Eskola osoa parte hartu du kanpaina honetan euskeraren erabilera bultzatu nahian gure emozioetan murgildu gara. Zein da modu egokiena horretarko ipuinen eta liburuen bitartez baino?
Gelan bakoitzak talde lanean emozio bat landu eta horma irudia egin du. Oso lan txukunak atera dira. Zelako sormena!!
HH5, LH1, LH2 eta LH5 ko ikasleek Marijoren hitzaldian parte hartu dute. Marijo ortuan eskarmentuko irakaslea dugu eta horren inguruko azalpena prestatu digu. ESKERRIK ASKO MARIJO!! Ia zure aholkuekin uzta ona jasotzen dugun!!
Uda aurretik landutakoa batzeko aukera izan dute. Datorren urterako haziak lortu dituzte. Hau poza!!
Eskolan jasotako uztarekin erakusketa txiki bat egin dute.
Metodologia aldaketa egin dugu; espazioak eraldatu, adinak nahastu, hezitzaileen eskuhartzea bateratu...modu honetan haurrei gaitasunak eskuratzeko aukera gehiago eskeintzea ahalbideratzen dugu. Bakoitzaren erritmo, interesak eta beharrak errespetatuz eta segurtasun afektiboa bermatuz.
HH3, HH4 eta HH5 nahastuta era autonomoan ibiliko dira 4 ekosistema ezberdinetan.
Zientzia eta esperimentazio ekosistema. EUREKA!
Matematika eta eraikuntza ekosistema PENTSATEKA
Sinbolikoa eta hizkuntza ekosistema HITZ ETA PITZ
Artea eta sormena ekosistema XIRRI-MARRA
Guztietan lasai egoteko espazio bat dago liburuekin Ametsen mundua.
IKASTURTE BERRIA HASI DUGU ETA GOGOTSU ETORRI GARA ESKOLARA GAUZA BERRIAK IKASI ETA EGITEKO GOGOEKIN. ANIMO!!
KORRIKA hurbiltzen ari zaigu jada! Hori dela eta aspaldi ginen hasi lanean gaiaren inguruan, honako informazioa helarazi...
Zamudioko Eskola uztailaren 22rako programatutako udako oporren hasierarekin eskola urteari agur esateko prestatzen ari da...
Zamudioko eskola LGTBIQ+ fobiaren kontra!
Errespetua eta norbera dena aske izateko eskubidea landu dugu ikasleekin.
Eskolan mailaka jarduera ezberdinak egin ditugu; ipuinak, laburmetraiak, filmak...
Horiek hausnartuz berdinzaleago eta askeago egin gara.