LH4
Gure lanak
Gure lanak
Hemen aurkitu ahal izango dituzue ikasleekin aurrera eramaten ditugun ekintza ezberdinak
KURTSO AMAIERA SURFEATZEN
Ekainaren 12an Bakiora joan ginen 3. eta 4. mailako ikasleak surf egitera. Eguraldi ederrra egin zuen. Hasteko bi txanda egin genituen gehiegi ginelako. Lehenengo txandan 3. mailakoak egon ziren eta bigarrenean, aldiz, 4. mailakoak.
Lehenengo eta behin, neoprenoak jantzi genituen eta hondartzara joan ginen. Bertan hiru monitore egon ziren azalpen batzuk emateko gogoz. Horren ondoren, surfeatzera joan ginen. Denetarik egon ziren, batzuk oso azkar ikasi zuten eta beste batzuk pixkanana pixkanaka. Primeran pasatu genuen eta topera disfrutatu be bai.
Amaitzeko denok batera hondartzan bazkaldu genuen eta uretara sartzeko aukera egon zen.
IZAKI BIZIDUNEN ERREINUAK AZTERTZEN
Lehen Hezkuntzako 4. mailakoek mundua zenbat erreinutan banatzen den ikasi dugu. Horretarako ikasleak 5 taldetan banatu ditugu eta bakoitza erreinu batean zentratu da. Lan hau aurrera eramateko ordenagailuak erabili dituzte liburuan zegoen informazioa aberasteko. Lana bi zatitan banatu dugu. Alde batetik, aurkezpen bat egin behar izan dute ordenagailuan eta bestetik, kartulina zuri batean marrazkiak eta informazio garrantzitsuena plazaratu dute. Bi aldeak amaitu ostean, aurkezpen txiki bat egingo dute besteen aurrean.