LH6
Gure lanak
Gure lanak
Hemen aurkitu ahal izango dituzue ikasleekin aurrera eramaten ditugun ekintza ezberdinak
SAN PEDRO ATXERREKOA (URDAIBAI)
6.mailakook lehen mailakoekin egiten dugun aitabitxi-amabitxi ekimenak, irakurtzen ondo pasatzea du helburua, liburu artean ondo pasatzeko plana da hau.
Mota guztietako liburuak irakurtzeko aukera dugu, istorio desberdinak entzuteko, liburu berriak deskubritzeko, ipuinak, komikiak, ahokorapiloak, poesia…; eta horrekin batera harreman onak sustatzen ditugu gure artean.
Lurrean jesarrita, alfonbra gainean egiten dugu irakurketa, interesgarria da txikienak gure gelara etortzea irakurketa egitera.
Nagusienok txikien gelara joaten gara eta bakoitzak geure ardurapean dugun ikaslea hartzen dugu.
Helburua izango da giro atsegina sortzea, euskaraz irakurtzea eta geure arteko hartu emanetan euskara erabiltzea, nagusiak txikien eredua izan gaitezen .
Horrez gain, irakurketaren aldeko zaletasuna bultzatzeko balio behar izango du. Guretzako bi norabidetako ekintza bihurtzen da: alde batetik guk testua irakurri behar dugu eta irakurle bihurtzen gara, eta bestetik ardurak bete behar ditugu, lagundu behar diogu txikiari irakurritakoa fitxatxoan idazten, alfonbra bere lekuan gordetzen, liburuak gordetzen, gelara bueltan laguntzen…
Astean saio bat egiten dugu, ordu erdiko bat, eta oraingoz, oso gustora ari gara denok.
AITABITXI-AMABITXI