Proiektu honen helburua irakurketarekin eta irakurtzen ondo pasatzea da, istorio desberdinak entzutea eta liburu berriak deskubritzea, eta aitabitxi-amabitxirekin harreman onak sustatzea.
Jarduera aurrera eramateko, gelan edo liburutegian izan daiteke, lurrean jesarrita zein aulkietan egingo dugu irakurketa, interesgarria da txikienak nagusien gelara joatea irakurketa egitera.
Helburuak izango dira giro atsegina sortzea, euskaraz irakurtzea eta euren arteko hartu emanetan euskara erabiltzea, nagusiak izan daitezen txikien eredua. Horretaz gain, irakurketaren aldeko zaletasuna bultzatzeko balio behar izango du. Ikasle nagusientzat bi norabidetako ekintza bihurtuko da: alde batetik eurek testua irakurri behar dute, irakurle dira, eta bestetik ardurak bete behar dituzte, lagundu behar diote txikiari irakurritakoa fitxatxoan idazten, alfonbra bere lekuan gordetzen, liburuak gordetzen, gelara bueltan laguntzen…
Irudimena, sormena, amets bide bat lez ikusten dugu umeengan irakurzaletasuna. Beraz, irakurtzeaz gozatu eta aldi berean euren jakinduria asetzen lagunduko dien tresna izango da irakurzaletasuna.
Irakurtzeko ohitura sustatzea da garrantzitsuena “aitabitxi-amabitxi” proiektu honetan. Irakurri irakurtzeagatik, norberaren buruarekin gustura sentitzeko helburuaz egiten den plazerezko jarduera da.
Irakurketaren plazera umeei eta gazteei heleraztea da ekintzaren xedea.
Liburuak irakurri-entzun, eta zaletasuna konpartituz, ikuspegi eta ezagutza zabaltzen zaie bai bati eta besteari, irakurtzen duenari eta entzuten duenari.
Gure asmoa, irakurle berriak sortzea, eta ohitura duten irakurleak irakurketaren bidez sozialezatzeko egiten den aktibitatean parte hartzea da, liburua zubia izanda.