LH5
Gure lanak
Gure lanak
Hemen aurkitu ahal izango dituzue ikasleekin aurrera eramaten ditugun ekintza ezberdinak
GERNIKA: BAKEA ETA HISTORIA
Ekainaren 6an Gernikara joan ginen 5. mailako ikasleak. Bertan, egun zoragarria bizi izan dugu. Lehenik, Bakearen Museoa bisitatu dugu, eta Gernikako historiari buruz ikasi dugu. Ondoren, herrian dagoen Picassoren “Guernica” margolanaren erreplika ikustera joan gara artearen bidez historia nola konta daitekeen ikustera.
Amaitzeko, Gernikan dagoen babeslekuetako bat bisitatu dugu. Garai gogor batzuen bizipenak modu errealistan ezagutzeko aukera izan dugu. Ikasteaz gain, primeran pasa dugu eta esperientzia aberasgarria izan da guztientzat!
UNIBERTSOAREN MISTERIOAK AZTERTZEN!
Azken asteetan 5. mailan unibertsoa aztertzen aritu gara, eta benetan liluragarria izan da! Galaxien artean bidaiatu dugu, planeten ezaugarriak ikasi ditugu eta gure Eguzki Sistemaren sekretuak deskubritu ditugu.
Nola sortu zen unibertsoa? Zer dira izarrak? Eta, benetan, bada bizitzarik Lurraz kanpo? Galdera hauen eta gehiagoren erantzunak bilatzen aritu gara, lapbook-a eginez, bideo interesgarriak ikusi eta marrazkien zein artearen bidez gure ideiak adieraziz.
Zientziaren mundu zirraragarrian murgilduta, ikasleek galdera asko egin dituzte, eta erantzunak bilatzeak abentura zoragarri batean parte hartzea bezalakoa izan da. Jarraian ikusi ditzakezue egindako lanak