HH5
Gure lanak
Gure lanak
Hemen aurkitu ahal izango dituzue ikasleekin aurrera eramaten ditugun ekintza ezberdinak
AZKEN TXANGOA MENDIKOSOLORA
Joan den ostiralean, ekainak 13, ikasturte honetako azken txangoa izan zen, Arrigorriagako Mendikosolo parkean pasa genuen eguna. Horko lakuaren ingurutik ibilbide bat egin genuen eta hainbat animalia ikusteko aukera izan genuen; hala nola, arrainak, dordokak, ahateak, igelak,.... naturaz disfrutatzeko leku ederra.
Ondoren, bertako harezko parkean jolastu genuen eta bazkaldu eta gero inguruko zonaldetik abentura pilo bizi genituen.
Primeran pasatu dugu!!!!
LIBURU IBILTARIA
- Ostiralero liburu ibiltaria etxera eramaten dugu. Familia eta lagunekin irakurketaz gozatzeko.
-3 urteko gelara joan gara gure aurkezpena egitera. Lamia, Tartalo, Mari eta Basajaun nortzuk diren kontatu diegu.