Zerbitzu honetan Zentroan matrikulatuta dauden ume guztiek parte har dezakete bi eratara: Kurtso osorako edo egun solteak.
4,60€ kurtso osokoak
5,20€ egun solteak
3,30€ garraiatuak
Bazkaria EUREST enpresak hornitzen du. Jantokiko monitoreak EUREST enpresako langileak dira.
1. ORDAINKETAK
Ikasturte osoko kuota kontutan hartuz, jantokia 10 kuota berdinetan kobratuko da (irailetik ekainera).
Bi urteko gelakoei 9 kuota pasako zaizkie (urritik ekainera).
Erreziboak hilabete bakoitzaren 20an pasatuko dira.
2. KUOTAK ITZULTZEA:
a) Jantokiko kuotaren % 50 itzuliko jankidea ez bada astebetez edo aste gehiagoz jarraian jantokira joaten, beti ere, gutxienez 48 ordu lehenago jakinarazten bada. Itzulpena ekaineko kuotan egingo da.
b) Ikasle-kolektibo bat ez denean jantokira joaten aurrez onartutako eta programatutako jarduera osagarriak egin eta piknik zerbitzurik behar ez badute, beti ere, aurrez enpresa esleipendunari jakinarazten bazaio. Ahal dela, jarduera horiek ikasturte hasieran planifikatu eta jakinaraziko zaizkio catering-enpresari. Hori hala egitea posible izango ez balitz, planifikatzen diren unean jakinaraziko dira eta, edonola ere, gutxienez 48 ordu lehenago.
Bi kasu horietan itzuli beharreko zenbatekoa kasu bakoitzean ikasleak ordaindu beharreko kuotaren % 50 izango da.
JANKIDEAK : 157 BEGIRALEAK: 8
Galderaren bat baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Zuri laguntzeko gaude hemen. Bidali mezu elektroniko bat zamudiojantokia@zamudiokoeskola.net helbidera eta gure taldea pozik egongo da zure kontsulta guztiei erantzuteko eta behar duzun laguntza emateko.