HH2
Gure lanak
Gure lanak
Hemen aurkitu ahal izango dituzue ikasleekin aurrera eramaten ditugun ekintza ezberdinak
MORGARA TXANGOA
Aurreko ostiralean, ekainak 13an, 2024-25 ikasturteko txangoa egin genuen, Morgara.
Autobusean igo ginenean hasi zen gure abentura, bidean animalia asko ikusteko aukera izen genuen (behiak, astoak, ardiak...) eta kanta piloa abestu genituen. Bertara heldu ginenean, parkera abiatu ginen, han zeuden zabuetan jolastu genuen eta tarteka urarekin busti ere.
Denok batera bazkaldu eta gero, dena batu eta etxerako bidea poz pozik egin genuen, berriz ere kantuan.
PERTSONAI MITOLOGIKOAK EZAGUTZEN
Eskolako lagunek pasabidea nola apaindu duten ikustera joan gara. Guk gelan ezagutu ditugun pertsonaia mitologiko batzuk (galtzagorria, lamiak, basajaun…) ikusteaz gain, berri batzuk ere ezagutu ditugu, esaterako Akerbeltz.
Hiruhileko honetan, hiru, lau eta bost urteko lagunen patiora joaten hasi gara. Ze ondo pasatzen dugun hemen!