15. jarduera.-

Kubo baten eta beste zenbait gorputzen ebaketak ezagutzen

Imajina ezazu egurrezko kubo bat duzula esku artean eta zerra batez baliaturik bi zatitan moztu dezakezula. Mozketa motaren arabera eta bi zatiak bereizterakoan poligono mota ezberdinak ikusi ahal izango ditugu (karratuak, triangeluak, hexagonoak, pentagonoak…).

Imajina dezagun oraingoan kono, zilindro, piramide edota esfera batekin egingo dugula mozketa. Zein figura ager dakizkiguke kasu hauetan?

Kuboaren sekzioak azter ditzakezu honako baliabide honekin: https://www.geogebra.org/m/t5QdSD4F