Hurrengo irudiak areto bat adierazten du eta 20 m-tako luzera, 10m-tako zabalera eta 10 m-tako altuera ditu. Elbi bat M puntuan dago, sabaitik 1 m-tara eta paretatik 5 m-tara. A puntuan berriz, armiarma bat dago, lurretik 1m-tara eta paretatik 5 m-tara.
Zein izango litzateke armiarmak jarraitu beharko lukeen bidea ahalik eta motzenen izateko (Suposatuko dugu bidea paretak, sabaia eta lurretik izan behar duela eta bitartean elbia ez dela mugituko).
Lehenengo begirada batean hurrengo ibilbideren bat izan daitekeela motzena dirudi (URDINEZ) Baina, horrela izango al da benetan?
ADI: Zapatu-kaxa bat hartzen baldin baduzu, egoera eskalan errepikatu dezakezu eta ondorioak atera kutxan oinarriturik.
Azter ditzagun oraingoan beste ibilbide posible batzuk, esaterako gorriz adierazitakoa:
Hurrengo bide berdea ere egin zezakeen:
Hiru ibilbideak ortoedroaren grapenean zehaztu ditzakegu:
Hiru ibilbideetatik zein da motzena? Ba al dago baten bat motzago dena? Ikertu.