16. jarduera .-

Biderik motzenak

1.- Bi herri, A eta B, ia-ia zuzen doan erreka baten albo batetik gertu xamar daude kokatuak. Biak, beraz, alde berean baina errekatik distantzia ezberdinetara, grafikoan adierazten den eran.

Bi herrik zubi bakar bat ibaia zeharkatzeko eta zubiarekin lotuko dituen bina bide zuzen eraiki nahi dituzte, euren garraio aukerak hobetzeko asmoarekin.

Zubia non kokatu adosterakoan desadostasunak agertu dira eta erizpide moduan bi herritarainoko bideak motzenak egiten dituen puntuan eraikitzea adosten dute. Orain puntu hori zein izango den zehazten lagundu behar dituzue.


Kasu honetan A eta B herriak alde desberdinetan daude eta eskemak adierazten duen kokapenarekin. Non kokatuko dugu oraingoan PQ zubia APQB distantzia ahalik eta motzena izan dadin?