Gela batek 6 m-tako luzera, 3ko zabalera eta 2,4ko altuera ditu. Elektrizista batek foku bat nahi du ezarri sabaiaren erdian eta fondoko paretatik 1 m-tara eta 1,20 m-tako altuerara dagoen etengailuarekin lotu, alboko irudian adierazten den eran. Fokua eta etengailua lotuko dituen kablea paretetatik joan behar duela jakinda, zein izango da haren luzera minimoa?