Descartes matematikari famatuak zehaztu zuen poliedro baten osagaiak diren aldeak, ertzak eta erpinen arteko erlazioa.
Zeuk ere lor dezakezu. Saia zaitez ondoren dituzun laguntzak erabiliz:
René Descartes (1596-1650)
Matematikari eta fisikari bikaina izateaz gain filosofian ere ekarpen handiak burutu zituen.
Descartes zalantzan oinarritutako pentsaera garatu zuen, izan ere, ezin dela ziurtzat eman
ezer esaten baitzuen, zalantzaren bat izan genezakeen bitartean.
Beha ezazu hurrengo taula eta topa ezazu aurpegi edo alde, ertz eta erpinen arteko erlazioa: