Adierazgarria da arropa bat egiteko luzerak, birak, zabalerak… neurtzen ditugula, dimentsio bakarreko distantziak, alegia. Datu horiekin jostunek Manila-paperean patroiak marrazten dituzte, hau da, bi dimentsioetako figura planoak. Azkenik figura horiek jozten 3 dimentsioetako gorputzak jantziko dituzte, dimentsioetako jolas polita burutuz.
Beraz joskintza dimentsioen arteko jolas bat da non espazioko begiradak zer esan handia duen eta aurre, atze, ezker, eskuin, kanpo, barne kontzeptuek berebiziko garrantzia duten prozesu guztian.
Talde bakoitzeko lor ezazue gona edo txaketa zahar bat eta azter itzazue bertan haren osagaiak eta nola lotzen diren jantzi osoa lortzeko. Ba al daude simetria-ardatzak edota planoak? Zein neurri hartu beharko genituzke jantzia egin ahal izateko? Begira iezaiezu zure jantziei begi matematikoekin eta anitz alderdi matematiko agertuko zaizkizu bertan.
Zuen lana eta ebazpenak ikaskideekin partekatzeko garaia heldu da.
Helburu horrekin talde bakoitzak komunikabideren bat aukeratuko du eta zertan oinarritu den hri erabiltzeko azalduko du. Ondoren, taldekide guztien artean formatorik egokiena aukeratuko dugu eta guztion lana bertan adieraziko dugu. Hona hemen aukera batzuk: