Arazo-egoera aurkezten zuen gelan aulki bat dugu alboko irudiak adierazten duen kokapenarekin: etengailua dagoen aurkako txokoan, alegia.
Suposatuko dugu aulki horretan ikusten ez duen pertsona bat dagoela eserita bai itsua delako edo begiak tapatu dituelako itsuek bizi duten egoeran murgildu nahi delako.
Lan taldean pertsona horri eman beharko genizkiokeen aginduak idatziko ditugu eserita dagoen aulkitik abitu eta etengailuraino heltzeko.
Kontuan izan dezakegu, bataz beste, egoera horretan pertsona batek 25 cm aurreratuko dituela pausu bakoitzeko.