Ondoren ikus dezakezun figuran karratu baten garapena adierazi da. Eraiki ahal izateko 7 erlaitz edo irtengune behar dira:
Nola eraiki kubo bat? Aldez aurretik planoan alboetatik ondoz-ondokoak diren 6 karratu marratuko ditugu (Matematikariek figura horri karratuaren garapena deituko diote) eta, ondoren, doblatzen hasiko gara modu egokian kuboa lortzeko bidean. Errepara iezaiozu hurrengo irudietan adierazten den prozesuari:
Aztertu ezazu ea hurrengo figuretatik zeintzuk diren kubo baten garapenak? Zein den zein zehazteko bi koordenatuz balia zaitez, adibidez, T forma duen figura (2,5) litzateke: 2. lerroan 5.a baita.
Zenbat topatu dituzu? Matematikariek bakarrik 11 garapen ezberdin posible daudela diote, ados al zaude?