Heziberri 2020 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak gure hezkuntza-sistema hobetzeko plana da. Plana honek Europako esparruan hezkuntza eta prestakuntzari buruz 2020rako finkatu diren ildo estrategikoak eta euskal hezkuntzak dituen berariazko erronkak batu nahi ditu, sistemaren bikaintasunerantz pausu sendoak emateko eta bidezkoa, kohesionatua eta aktiboa den gizarte bat lortzeko.
Heziberri 2020 Plana bi zutabetan oinarritzen da:
Honako hiru egitasmok osatzen dute Heziberri 2020 plana:
- Lehen egitasmoa: hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa
- Bigarren egitasmoa: Euskal Autonomia Erkidegoko curriculum dekretuak
- Hirugarren egitasmoa: Euskal Hezkuntza Legerantz hurbiltzeko urratsak ematea.
Haur Hezkuntzan oinarrituz, Plan honek dekretu batean finkatu zen: 237/2015 Dekretua, eta 2015ko abenduaren 22an hasi zen.
Haur Hezkuntzako Dekretuan (237/2015) bi eremu bereizten dira:
Hau aipagarria da, zeren eta, aurreko dekretuan, hiru eremu bereizten ziren; beraz, bat gutxiago dago, denak elkartu dituztelako bi eremuetan.