Ikasgai honetan, gorputz adierazpena lantzen dugu dramatizazio hon bat egiteko asmoz.
Bertan, egunero jarduera ezberdinak egiten ditugu gorputz adierazpen hon bat lortzeko. Jarduera hauek oso interesarriak dira gero klasera eramateko eta umeekin egiteko.
ARIKETA HONETAN, HONAKO PAUSUAK JARRAITU DITUGU:
ARIKETA DESBERDINAK EGIN DITUGU DRAMATIZAZIOA LANTZEKO:
Erritmoa lantzeko ariketa bat da. Jolas honetan, batek katua zen eta besteok, saguak ziren. Katuak, mugitzen zen panderoan emandako kolpeak gogorrak eta pausatuak zirenean; beste aldetik, saguak kolpeak suabeak eta segituan zirenean mugitzen ziren. Helburua zen saguak harrapatzea.
Lan modularreko taldean jarrita, lehenengo ekintza izan da lapiko magikoa. Lapikotik janaria atera behar dugu eta mimikaren bidez egin zer jaten ari zaren, bitartean, besteok asmatuko dute.
Geroago, makila luze batekin mimikaz egin ekintza desberdinak imitatuz, eta besteok asmatu behar dute zer den.
Hurrengo jarduera, istoria motz bat kontatzea da keinuekin, eta besteak asmatu behar dute.
Geroagoko ekintza "zer pasatzen dizudan?" deitzen da, "Ttlefono escacharrado" modukoa da baina keinuekin eginda. Honek da bideoan agertzen dena.
Jarduera honetan, bakoitza tresna bat eraiki behar du eta gero paper batean pertsonaia deskribatu behar dugu: zelako ahotsa dauka?, ze nolako karakterra dauka?. Gero guretako bat jarriko da kanpoan, adibidez, bikoteka, eta honetako batek antzestuko du pertsonaia eta bestea idatziko du ikusten duena.
Denon artean spot publizitario bat egin behar dugu egindako pertsonaiekin.
Honako argazkietan eta bideotan, ikasgairako egin behar ditugun antzezlanak ikusi ahal dira.
Itzal txinatarrekin eginda daude. Horretarako, argi bat eta oihal zuri haundi bat beharrezkoak dira.
Dramatizazio bat egin behar dugu musika batekin eta argi beltzarekin. Argi beltzan bakarrik zuria eta kolore fosforitoak ikusten dira.
Argi kutxa bat egin behar izan dugu eta txontxongilo batzuk prestatzea. Gure istorioa, itzal txinatarren egin genuen istoria bezalako da.